Ez hain zikin, ezta hain garbi ere
Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroako Gobernuak Servinavar eta Acciona enpresei esleitutako sei obra publikoak aztertu dituzte, eta gehiengoak onartu duen ondorioa da ez dela frogatu ustelkeriarik egon denik. Hala ere, gardentasuna hobetzeko neurriak hartzeko beharra ikusi dute. Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariak azaldu dizkigu batzordearen ondorioak.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Gaia interesekoa bazaizu, hauek aditu ditzakezu:



