Edizio genetikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Colossal Biosciences enpresak duela 13.000 urte desagertutako otso espezie bat berpiztu duela iragarri zuen apirilean, otso grisari aldaketa genetikoak eginda. CRISPR teknika da edizio genetikoa egiteko erabiltzen dena. Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak, eta Ainara Castellanos Rubio genetikan aditu eta Ikerbasque ikertzaileak eman dizkigute gaiari buruzko argibideak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.