Azaroaren 11ko greba orokorra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sindikatu nagusiek eta etxebizitza sindikatuek egin dute deialdia Hego Euskal Herrirako, «etxebizitza eskubidea bermatu dadin eta espekulazioari ezetz esateko». Greba orokorrari buruzko xehetasunak eman dizkigu Nerea Azkona Galarraga Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuko kideak.
BERRIAko lantaldeak bat egin du greba deialdiarekin, beraz, bihar ez da Berriketan podcastaren atalik izanen. Etzi, grebaren berri emanen dugu.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



