Artistentzako oinarrizko errenta du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Artisten II. Mintegian agerian gelditu da euskal kulturgileen egoera prekarioa. Hori dela eta, Irlandara begira paratu gara, han artistentzako oinarrizko errenta probatu ondoren, neurri iraunkor izanen baita. Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak eman digu programa horren nondik norakoen berri.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Hasierako kanta Lark in the morning da, Sláinte taldearena. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



