Nekazarien eta abeltzainen protestak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Traktoreak errepide nagusietara atera dituzte laborariek; lehenbizi, Ipar Euskal Herrian; Hegoaldean, gero. Gaiak dituen erpinak aztertzeko Ekhi Erremundegi eta Joxerra Senar BERRIAko kazetariekin mintzatu gara.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Gaztetxeak: ametsek okupatutako guneak
Euskal Herriko gaztetxeen historia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 40 urte hasi ziren sortzen gune autogestionatu hauek, eta ereduak, antolatzeko erak eta bilakaerak askotarikoak izan badira ere, bi ardatzen gainean eraiki dira denak: batzarra eta autogestioa. Gotzon Hermosilla BERRIAko kazetariak azaldu dizkigu jakin beharrekoak.
Nork zaintzen du zaintzailea?
Bilboko etxebizitza komunitarioetako zaintzaileen lan esplotazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. LAB sindikatuak 15 egoitzaren jabe den enpresaburu bat salatu du, berarentzat lan egiten zuten zaintzaileak esplotatzeagatik. Sindikatuak salatu duenez, gehien-gehienak emakume migratzaileak izanik, haien babesgabetasunaz baliatu zen negozioa egiteko. Hiru langileren testigantzak jaso ditugu, eta auziaren xehetasunak eman dizkigu Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetariak.
Trumpek showa aurrera doa (II)
Donald Trumpen urtebeteko agintaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2025eko urtarrilaren 20an izendatu zuten AEBtako presidente, eta ordutik esan eta egin dituenekin hautsak harrotu ditu han eta hemen. Bi ataletan aztertu dugu Trumpen agintaldian gertatu dena, eta atal honetan nazioartean egindako eskuhartzeez aritu gara Julen Otaegi Leonet BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.
- Aurreko atala: Trumpen showa aurrera doa (I)
Trumpen showa aurrera doa (I)
Donald Trumpen urtebeteko agintaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2025eko urtarrilaren 20an izendatu zuten AEBtako presidente, eta ordutik esan eta egin dituenekin hautsak harrotu ditu han eta hemen. Bi ataletan aztertuko dugu Trumpen agintaldian gertatu dena. Atal honetan ekonomiaren alorrari erreparatuko diogu Irune Lasa BERRIAko ekonomia saileko kazetariarekin.
Mende eta erdi danborra jotzen
Donostiako danborrada du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskura ditugun datuen arabera, duela 150 urte hasi ziren ospatzen. Mende eta erdiko historian aldaketak, bitxikeriak, gatazkak eta gorabeherak izan ditu danborradak, eta horiek guziak kontatu dizkigu Mikel Elkoroberezibar Beloki BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak.
Ozeanoa zeharkatzeko bide librea: onura edo kaltea?
EB-Mercosur hitzarmena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Merkataritza libreko akordio hau duela 26 urte hasi ziren negoziatzen, eta bihar sinatuko dute, Paraguain. Europako Batasuneko nekazari eta abeltzain asko protesta handiak egiten ari dira, haien kalterako izanen delakoan. Hitzarmenari buruzko gako nagusiak azaldu dizkigu Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko koordinatzaileak.
Ufa... geroz eta beroago!
Copernicus txostena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bertan biltzen denez, 2025ean 1,47 gradura iritsi zen Lurraren beroketa, eta inoizko urte beroena izan da Antartikan. Azken hiru urteetan gainditu egin da 1,5 gradu zentigraduko batez besteko tenperatura anomalia. Txostena aletu eta beroketa globalari buruzko gakoak azaldu dizkigu Iñaut Matauko Rada BERRIAko ingurumen gaietako kazetariak.
Iran borborka
Irango protestak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abenduaren 28an hasi ziren, krisi ekonomikoarengatik protesta egiten hasi ziren Teherango merkatariak, baina manifestazioak herrialde osora zabaldu ziren berehala, eta gobernuaren kontrako aldarriak batu zaizkio. Errepresioa handia eta odoltsua izan da. Gainera, AEBek mehatxu egin dute Iranen esku-hartu dezaketela. Protesten nondik norakoak eta Irango egoera aztertu dugu Maddi Iztueta Olano BERRIAko kazetariarekin.
PSN: lubakia prestatzen
Nafarroako Gobernuko kontseilari aldaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Maria Txibite lehendakariak gobernuko bozeramailea eta presidenteordea ordezkatu ditu, eta bere hurbileko politikariak sartu ditu gobernuan: Javier Remirez eta Inma Jurio. Aldaketa horietaz eta Nafarroako egoera politikoaz aritu gara Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariarekin.
Nazioarteko zuzenbidea, paper errea?
Venezuelaren kontrako erasoaren ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. AEBek eraso egin zieten urtarrilaren 3an eta presidentea bahitu. Modu horretan nazioarteko zuzenbide arauak urratu ditu Donald Trumpen gobernuak. Erasoaren ondorioez eta geopolitikaz aritu gara Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.


