Cerdan auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkari ohia espetxetik atera da, baina epaileak dio haren kontrako zantzuak indartu egin direla. Ustelkeriagatik dago auzipetuta. Guardia Zibilaren UCO unitatearen bigarren txostena ezagutu dugunez gero, Joxerra Senar BERRIAko kazetariarengana jo dugu auziaren bigarren parte hau hobeki ezagutzeko.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Gaia interesekoa bazaizu, hauek aditu ditzakezu:
-Milagroko gerezi ustelak https://www.berria.eus/podcastak/berriketan/milagroko-gerezi-ustelak_7564650_110_S.html
-Tunelean argi bila https://www.berria.eus/podcastak/berriketan/tunelean-argi-bila-1_7801728_110_S.html
-Argi printzak tunelean https://www.berria.eus/podcastak/berriketan/argi-printzak-tunelean_7903378_110_S.html



