Sexu erasoen definizio juridikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurrerantzean, Euskal Herri osoan onespena egonen da zentroan sexu erasoei buruzko epaiketetan. Izan ere, Frantziako Senatuak onartu du zigor kodean sexu erasoen definizioari «onespena» gehitzea, Espainiak 2022an onartu zuen legearen bide bera hartuta. Gai horri buruzko gakoak azaldu dizkigu Maite Asensio Lozano BERRIAko feminismo gaietako arduradunak.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



