Kaledonia Berriko gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Maiatzaren 13az geroztik istilu larriak izan dira han, Frantziak hautesle errolda zabaltzeko lege proposamena tramitatzen ari delako. Auziaren gakoak eta xehetasunak azaldu dizkigu Ander Perez BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Dena mugatzen duen esaldia
Prefeturak euskararen aurka egindako erasoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako Prefetak Frantziako Konstituzioaren 2. artikulua baliatu du herriko etxeek euskarari buruz hartutako erabakien aurka egiteko. Batetik, zenbait herriko etxek euskararen aitortza ofiziala egin dutea eta prefetak horiei buru egin die; bestetik, euskara normalizatzeko neurri batzuen aurka ere egin du. Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluak dituen ondorioez aritu gara Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariarekin.
Atal hau aurrekoarekin lotuta dago: Dena alda dezakeen esaldia
Dena alda dezakeen esaldia
Frantziako konstituzioa aldatzeko proposamena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek egin dute, eta babesa biltzen hasiak dira, urte bukaera baino lehen Frantziako Asanblean eztabaidatu dadin. Hizkuntza gutxituentzat zama bihurtu den 2. artikulua aldatu nahi dute, besteak beste; ez dezaten euskararen eta egoera berean dauden beste hizkuntzen aurka erabili. Proposamenari buruzko xehetasunak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak.
Lehenbiziko galbahea
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lehenbiziko fasean 42 bertsolari aritu dira lehian, baina 17 baizik ez dira hurrengo fasera igaro. Finalaurrekoak urriaren 24an hasiko dira, eta azken txapelketako finalistak sartuko dira lehian. Lehenbiziko faseari buruz aritu zaizkigu Iratxe Muxika Karrion eta Miren Mujika Telleria BERRIAko kazetariak.
Nor dago hedabide handien atzean?
Hedabide handien kontrola du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Masa hedabideak geroz eta esku gutxiagoren menpe daude, eta esku horiek, gainera, eskuin muturrera lerratuta daude. Hedabideen kontzentrazioaz eta haien kontrola dutenei buruz aritu gara Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio gaietako kazetariarekin.
AHT: ezezkoaren eta ezinaren artean
AHTaren proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 20 urte iragarri gabe hasi ziren makinak lanean, Arratzua-Ubarrundian (Araba). Ordurako hamar urte zeramaten oposizio mugimenduak proiektuaren kontra borrokan. Euskal Herriko historia garaikideko borroka nagusietako bat izan da AHTaren kontrakoa. Urte hauetan dirutza gastatu dute, eta oraindik lanak ez dira bukatu. AHTaren proiektuaz eta haren kontrako borrokaz aritu gara Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariarekin.
Amnistiaren labirintotik irtetear
Amnistia legea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2024an onartu zuten arren, Espainiako Auzitegi Gorenak trikimailuak egin ditu ez betetzeko. Orain Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Amnistia legea betetzeko esan dio Gorenari, eta Pablo Llarena epaileak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren kontrako atxilotze agindua bertan behera utzi du. Eneko Compains EHUko zuzenbide konstituzionaleko irakasleak azaldu digu bi urte hauetan amnistia legearekin gertatutakoa.
Ikasleak (eta kaleak) sutan
Lizeoetako ikasleen protestak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Parisko aldirietako lizeo batean egin zuten mobilizazioa berehala zabaldu da beste leku batzuetara. Ipar Euskal Herrian urriaren 1etik ari dira protestan, lizeoetako atariak blokeatuz eta karrikan manifestazioak eginez. Polizia gogor oldartu da ikasleen aurka mobilizazioetan, baina horrek ez ditu ikasleak gelditu. Protesta hauen xehetasunak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak.
Aspaldi hasi zen partida
Erdi Aroko jokoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Dadoak, xakea, karta jokoak… Erdi Arotik (eta lehenagotik ere dadoen kasuan) jokatzen du gizakiak tresna horiekin, eta beste joko batzuetara ere bai, noski. Horien berri dugu aurkitutako aztarnengatik, zein artxiboetako dokumentazioarengatik. Amaia Igartua Aristondo BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria Donostiako Jokoenea museoan egon da, eta han Erdi Aroko jokoez ikasitakoak kontatu dizkigu.
Funanbulistaren azkenengo saioa?
Espainiako gorteetarako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ostiralean etxebizitzari buruzko dekretuak atzera bota zituzten Espainiako Kongresuan, eta hiru egun beranduago hauteskundeak aurreratzea erabaki du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Azaroaren 29an izanen dira, eta alderdiak prest daude kanpainarako. Etxebizitzaren gaiari probetxu atera nahi dio PSOEk, eta gobernuaren kontrako plebiszitu bezala aurkeztu nahi ditu PPk. Testuingurua azaldu digute Igor Susaeta Mundua saileko koordinatzaileak eta Iosu Alberdi Politika saileko koordintzaileak.
Agirreren itzalaren atzetik
Agirre lehendakariaren figura du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azken hilabeteotan Jose Antonio Agirreren legatua goratu dute EHBilduko eta EAJko politikariek, eta ika-mika ere izan dute, jeltzaleek beretzat duten erreferentziazko figura EHBilduk aldarrikatu duelako. Gauza batean ados jarri dira: Loiuko aireportuari 'Agirre lehendakaria' izena paratzea adostu dute. Aitor Biain BERRIAko Politika saileko kazetariak tirabira honen inguruko xehetasunak eman dizkigu.



