Bertsolaritza: denboraren joanean irautea | [05] Etorkizuna
Bertsolaritza: denboraren joanean irautea | [04] Plazak
Bertsolaritza: denboraren joanean irautea | [03] Gaiak eta gai jartzaileak
Bertsolaritza: denboraren joanean irautea | [02] Genero disidentzia
Bertsolaritza: denboraren joanean irautea | [01] Bertsogintza kontzeptualizatzen
Bai, PAI programatik ere atera daiteke
PAI programa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroan PAI eskaintzen duten D ereduko ikastetxeen %60k programatik ateratzeko bidea hasi dute, baina oraindik ikastetxe gehiagok dute eskaria egiteko aukera. Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariak azaldu digu zein diren ikastetxe horiek, zein den PAI programaren egoera eta zein diren sortzen dituen arazoak.
Teila
Esan ohi da ez dela etxea teilatutik hastea komeni, baina batzuetan ez dago beste erremediorik. Teilak ematen baitio izena teilatuari, nahiz eta baden, jakina, teilarik gabeko teilaturik, nola baden teilaturik gabeko teilarik. Teilena izan zen, ziurrenik, euskal paisaia berdearen puzzlera gorri zantzuren bat ekarri zuen lehen piezetako bat: Tellagorri izena zuen Pio Barojaren Martin Zalakain abenturazalea eleberriko pertsonaia batek. Beste Martin ezagun bat ere bada, Martin Larralde, garai bateko euskal paisaiaren postal vintage-a hiru erpinekin adierazten diguna: “Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak…” dio Joseba Sarrionandiak idatzi eta Ruper Ordorikak abesten duen klasiko biziak.
Ezustekoa Bizkaiko EAJn
Bizkaiko EAJ du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak ez du bere karguan jarraituko hauteskundeen ondotik, Bizkai Buru Batzarrak ezustean erabaki baitu Ibone Bengoetxea izanen dela ahaldun nagusigaia. Xabier Martin BERRIAko politika gaietako kazetariak Bizkaiko EAJn gertatutakoa aztertu du.
Ikurrina hemen ere
Iribarrek eta Kortabarriak berriz atera zuten atzo 1976ko ikurrina gogoangarri hura. Artean debekaturik zegoela, euskaldunon memorian iltzatuta geratu zen bi futbolarien balentria.
Euskal Herrian bizi ginenean, aldiro jartzen genuen ikurrina balkoian, Korrika zetorrenean, Aberri Egunean eta horrelakoetan. Ondarroan betidanik egon da ohitura. Amamak jartzen zuen (galarazita zegoenean, geranio zuri, gorri eta berdeak jartzen zituen denen ikusgarri), amak ere bai, eta gero guk.
New Yorkera ere ekarri genuen bat. Hemen balkoirik ez dugunez, nekez erakutsi ahal dugu. Etxe barruan bai, jartzen dugu egun seinalatuetan. Baina bada urtean egun bat kalera ateratzen duguna: maratoiaren eguna.
Hain zuzen, atzo izan zen hori ere.
Iribarrek eta Kortabarriak bezala, guk ere gure ikurrina xumea eraman genuen New Yorkeko maratoira. Central Parken toki ezin hobea aurkitu genuen, obeliskoaren azpian. Hantxe jarri ginen, eta ikurrina ere hantxe jarri genuen, euskaldunik noiz igaroko.
Ilusio handia egiten die euskal korrikalariei hura ikusteak. Eta handik pasatu ziren Aitor, Martin, Alex, Ana, Myles, Iñigo, Elena, Eleuterio, Idoia, Iker, Jorge, Jose Luis, Eider, Jose Ignazio, Amaia eta enparauak.
Iribarren eta Kortabarriaren ikurrinak garai berri baten hasiera sinbolizatu zuen. Asteartean hemen ere hauteskundeak direla ikusita, ez ote gaude gu ere garai berri baten atarian?
Oxala.
Ez da arrosa, ezta jolas bat ere
Minbizia eta haren instrumentalizazioa ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urrian dena arrosa kolorez janzten da bularreko minbiziaren aurkako egunaren karietara, baina askotan negozioa gailentzen da kontzientziazioaren gainetik. Zuriketa arrosa deitzen zaio horri ere. Iñurri elkarteak bestelako kanpainak egiten ditu, tabuak hautsi eta kontzientziak pizteko. Instrumentalizazio horretaz eta minbiziaren errealitateez aritu zaigu Miren Cuerdo Izagirre Iñurri elkarteko koordinatzailea.
Arabiarrek dute giltza
Israelgo hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ez Benjamin Netanyahu lehen ministroaren blokeak ez oposizioko blokeak ere ez dute lortu gehiengo absoluturik, eta, beraz, alderdi arabiarrek izan dezakete Israelgo Gobernua osatzeko giltza. Beñat Mujika Telleria BERRIAko Mundua saileko kazetariak aztertu ditu Israelgo hauteskundeen emaitzak eta gobernua osatzeko aukerak.



