dunbala@2x
Dunbala

EHZ24 igandea

2024ko ekainaren 30a
Dunbala

Esnatu da igandea Arberatze-Zilhekoan. Azken egunda du EHZ24-k. Jagoba Salvadorrek eta Jaione Dragdommerrek atal berezia prestatu dute agur egunaren nondik norakoak azalduz. Entzun eta goxatu!

Atal gehiago
dunbala

Bananas taldeari elkarrizketa

2024ko apirilaren 25a

Gordintasuna eta emozioa ederki nahastu ditu Bananas taldeak Errekak Nola lanean. Bertako kantuei buruz aritu gara, besteak beste, Itzal Uranga taldekidearekin.  

00:00:00 00:00:00
dunbala

Herenegun taldeari elkarrizketa, eta haiekin solasean

2024ko apirilaren 11

Lehen aldiz Dunbala zuzenean eta publikoarekin grabatutako solasaldi-kontzertu akustiko batekin osatu dugu. Korrika Kulturalaren harira, Donostiako Herenegun taldearekin izan ginen Antigua auzoko Txirain elkartean, eta haien abestiak formatu biluziagoan entzuteko aukera izan genuen.

00:00:00 00:00:00
dunbala

Pelax

2024ko martxoaren 21a

Pelax taldeak lan berria kaleratu du, eta proiektua hasi zuen Unai Pelayo gonbidatu dugu honen nondik norakoak ezagutzeko. 'Esan gabe doa' diskoan garapen musikal luzeak alde batera utzi eta abesti zuzenagoak sortu dituzte. Gertakari bitxi bat ere izan du elkarrizketak, kasualitate horietako bat, edo ez.

00:00:00 00:00:00
dunbala

Neu Troia-ri elkarrizketa

2024ko martxoaren 7a

Denboraldi berriko lehen bi gonbidatuak izan dira Julen Azkona eta Gorka Gabilondo, Neu Troia proiektuko kideetako bi. Arriskuaren xarma izeneko lan berria atera berri dute, eta horixe izan da haiekin solasean aritzeko aitzakia. Instrospekzioa, psikodelia eta popa dira haien bidaia musikalaren oinarriak.

00:00:00 00:00:00
dunbala

2024aren hasierak ekarri diguna

2024ko otsailaren 22a

Dagoeneko 2024aren ia bi hilabete joan zaizkigu, eta saio honetan urte hasiera honek ekarri dizkigun hainbat kanta nabarmendu ditugu. Ez da Gorka Urbizu izan nobedade bakarra; oraingoan Anari, Libe, Cccorrosion, Verde Prato eta Bronquio, Monsieur Lecrêpe eta Eneritz Furyak izan ditugu hizpide.

00:00:00 00:00:00
dunbala

Beste begirada bat 2023ko uztari

2024ko otsailaren 1a

Badokeko 2023ko disko kuttunen zerrenda guztiak webgunean dira jada! Saio honetan izen entzutetsuenetatik ihes egin dugu, askorentzat oharkabean pasa diren beste batzuk deskubritzeko.

00:00:00 00:00:00
dunbala

2023ko uzta

2024ko urtarrilaren 18a

Iazko urtearen musika errepasoa, disko aipagarrienak makulu, eta Andoni Tolosa 'Morau' musikaria eta kritikari eta Jaione Dagdrommer 'Gaztezulo' aldizkariko kazetaria bidelagun hartuta.

00:00:00 00:00:00
Dunbala logoa

58. Durangoko Azokari hainbat begirada

2023ko abenduaren 15a

Hemen da Dunbala podcastaren denboraldi berria! Itzulera honetan 58. Durangoko Azokan musikak eskaini digunari egindako hainbat begirada bildu dituzte Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorrek. Horretarako, sortzaile, diskoetxe eta publikoaren partaidetza izan dute, giroaz, formatu fisikoaren balioaz, zuzenekoez, gomendioez eta abar aritzeko.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Lumentza leizeko grabatua

Batzuetan gertatzen da, margolari baten museoan bere tailerra ere erakusgai izatea. Eta tailerrean, bere lanaz gain, lanabesak: pintzel gogortuak, lientzoari eusteko astoa, hortzore hodien modura hatzekin behin eta berriro zanpatu eta zimurtutako olio hoditxo xar, erabiliak… Margolariaren atorra zikina ere hantxe egongo da, agian, esekitoki batean zintzilik; artista hamaiketakoa egitera atera eta edozein unetan itzultzear balitz bezala.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Ke guziaren atzean, Zisjordania

Zisjordaniako egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gazako sarraskiak lehenbizi eta Iranen kontrako erasoek ondoren arreta mediatuko guzia bereganatu duten arren, 2023ko urriaren 7az geroztik Israelgo militarrek eta kolonoek nabarmen gogortu dute Zisjordaniako palestinarren kontrako indarkeria eta jazarpena. Berriki, Israelek urratsak egin ditu lur horiek bere egiteko. Beñat Mujika Telleria BERRIAko Mundua saileko kazetariak egoera horren berri eman digu.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Txanponak bi alde

Gure aitaitak ez zuen sekula ulertu zergatik ez nuen derrigorrezko soldadutzara joan nahi. Eta are gutxiago horregatik kartzelara joateko prest nengoela.

Berarentzat soldadutza askapen moduko bat izan zen. Joan den mendeko hogeiko hamarkadan, Ondarroatik, bere herritik, ateratzen zen lehen aldia izan zen.

Itsas armadara joan behar izan zuen. Bartzelonara bidali zuten, portuko hegazkinen arduradun. Garbitu eta motorra martxan jarri behar izaten zien, helizeei eraginda. Herriko ontzietako lurrun-makinetan txo izan zenez, azkar ikasi zuen.

Egun batean entzun zuen Euskal Herritik beste soldadu bat iritsi zela, Santurtzikoa omen zen.

—Tu Santurtzi, yo Ondarroa —esan zion aitaitak gaztelania traketsean. Eta geroztik lagun egin ziren.

Gero Southamptonera joan ziren gerraontzi batean. Gastuetarako eman zioten diruarekin traje ingeles bat erosi zuen bertan.

Trajea jantzita itzuli zen etxera, eta lagunekin edatera atera zen. Egunsentian, poltsikoan geratzen zitzaion txanpon bakarra zubitik behera bota zuen.

Eta horrela hasi zuen aitaitak bizitza berria.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Europa, AEBen kolonia digitala

Europako Batasunaren mendekotasun teknologikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur gaurkoz AEBen kolonia digital da Europako Batasuna. Teknologiaren alorra funtsezkoa da besteren esku egoteako, beraz, horretaz ohartuta, subiranotasun digitalerako bidea urratzen hasi da EB. Nolanahi ere, luze joko du lan horrek. Irune Lasa BERRIAko ekonomia saileko kazetariak gai horri buruzko nondik norakoak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Beste mundu bat, baina feminista

Emakumeen Nazioarteko Eguna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mugimendu feministak bestelako mundu feminista bat aldarrikatuko du, eta elkarlanerako deia eginen du zapalkuntza guziei elkarlanean erantzuteko. Hala ere, aurten inoiz baino deialdi gehiago izanen dira Euskal Herrian martxoaren 8an. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte gaietako koordinatzaileak egoeraren berri eman digu.

00:00:00 00:00:00
MurMur
MurMur

Natali, Bakelite, Unidad Alavesa, Mateo Zikuta…

Nobedadeen berri emango duen lehen ‘MurMur’ saioa da honakoa. Nataliren 'Sua', Bakeliteren ‘Zirrara’, Unidad Alavesaren ‘Sorioneku 2.0’ eta Mateo Zikuta & El Gartoren ‘Furgonetan’ entzungo ditugu.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA