dunbala@2x
Dunbala

EHZ24 larunbata

2024ko ekainaren 29a
Dunbala

Eguraldi txarrari aurpegi ona EHZn. Dunbala-ko lagunek gaurko egunaren programazioa aletu dute.

Atal gehiago
dunbala

Bananas taldeari elkarrizketa

2024ko apirilaren 25a

Gordintasuna eta emozioa ederki nahastu ditu Bananas taldeak Errekak Nola lanean. Bertako kantuei buruz aritu gara, besteak beste, Itzal Uranga taldekidearekin.  

00:00:00 00:00:00
dunbala

Herenegun taldeari elkarrizketa, eta haiekin solasean

2024ko apirilaren 11

Lehen aldiz Dunbala zuzenean eta publikoarekin grabatutako solasaldi-kontzertu akustiko batekin osatu dugu. Korrika Kulturalaren harira, Donostiako Herenegun taldearekin izan ginen Antigua auzoko Txirain elkartean, eta haien abestiak formatu biluziagoan entzuteko aukera izan genuen.

00:00:00 00:00:00
dunbala

Pelax

2024ko martxoaren 21a

Pelax taldeak lan berria kaleratu du, eta proiektua hasi zuen Unai Pelayo gonbidatu dugu honen nondik norakoak ezagutzeko. 'Esan gabe doa' diskoan garapen musikal luzeak alde batera utzi eta abesti zuzenagoak sortu dituzte. Gertakari bitxi bat ere izan du elkarrizketak, kasualitate horietako bat, edo ez.

00:00:00 00:00:00
dunbala

Neu Troia-ri elkarrizketa

2024ko martxoaren 7a

Denboraldi berriko lehen bi gonbidatuak izan dira Julen Azkona eta Gorka Gabilondo, Neu Troia proiektuko kideetako bi. Arriskuaren xarma izeneko lan berria atera berri dute, eta horixe izan da haiekin solasean aritzeko aitzakia. Instrospekzioa, psikodelia eta popa dira haien bidaia musikalaren oinarriak.

00:00:00 00:00:00
dunbala

2024aren hasierak ekarri diguna

2024ko otsailaren 22a

Dagoeneko 2024aren ia bi hilabete joan zaizkigu, eta saio honetan urte hasiera honek ekarri dizkigun hainbat kanta nabarmendu ditugu. Ez da Gorka Urbizu izan nobedade bakarra; oraingoan Anari, Libe, Cccorrosion, Verde Prato eta Bronquio, Monsieur Lecrêpe eta Eneritz Furyak izan ditugu hizpide.

00:00:00 00:00:00
dunbala

Beste begirada bat 2023ko uztari

2024ko otsailaren 1a

Badokeko 2023ko disko kuttunen zerrenda guztiak webgunean dira jada! Saio honetan izen entzutetsuenetatik ihes egin dugu, askorentzat oharkabean pasa diren beste batzuk deskubritzeko.

00:00:00 00:00:00
dunbala

2023ko uzta

2024ko urtarrilaren 18a

Iazko urtearen musika errepasoa, disko aipagarrienak makulu, eta Andoni Tolosa 'Morau' musikaria eta kritikari eta Jaione Dagdrommer 'Gaztezulo' aldizkariko kazetaria bidelagun hartuta.

00:00:00 00:00:00
Dunbala logoa

58. Durangoko Azokari hainbat begirada

2023ko abenduaren 15a

Hemen da Dunbala podcastaren denboraldi berria! Itzulera honetan 58. Durangoko Azokan musikak eskaini digunari egindako hainbat begirada bildu dituzte Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorrek. Horretarako, sortzaile, diskoetxe eta publikoaren partaidetza izan dute, giroaz, formatu fisikoaren balioaz, zuzenekoez, gomendioez eta abar aritzeko.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Berria berriketan
Berria berriketan

Gorrotoa, suak behar duen hauspoa

Migratzaileen kontrako jazarpena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Irlandan istilu larriak eragin eta migratzaileen aurkako ehizan aritu da eskuin muturreko jendea. Neurri berean ez, baina hemen ere izan dira istiluak migratzaileen kontra, Martzillan esaterako. Zizur Nagusian ere ituan dute adingabe migratzaileentzako zentroa. Gorroto diskurtsoak dira halako suak pizteko hauspoa, eta horren inguruko azalpenak eman dizkigu Edurne Elizondo Nafarroako Hitzako zuzendariak.

00:00:00 00:00:00
Pentsaketan
Pentsaketan

8. Teknologia berriak

Atal honetan teknologia berrietaz hitz egin dute Aitzpea Leizaolak eta Peio Jorajuriak 'Pentsaketan' bideopodcast emankizunean. 

00:00:00 00:00:00
MurMur
MurMur

Vibora post-hardcore talde gasteiztarra ‘MurMur’-en

‘Egin ez dugun guztia’ diskoa plazaratu zuen Vibora laukoteak otsailean. Lan bortitza bezain ederra. Taldeko kide Jorge Gonzalez (baxua) eta Xabi Arratibel (gitarra, ahotsa) izan dira gurean, eta aritu dira edertasunaz, malenkoniaz, soinuaz eta beste.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Bide berri bat: judiziala

Vida Nueva zentro ebanjelista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Newtrall hedabideak han egondako bost lagunen testigantza gogorrak zabaldu ondoren, hiru emakumek salaketa paratu dute eta Iruñeko 4. epaitegian ikertzen ari dira auzia. Gainera, zentroak aurrerantzean ezin izanen du diru publikorik jaso. Vida Nuevan egon direnek salatu dute exorzismoak, tratu txarrak, konbertsio terapiak eta ezkontza behartuak izan direla leku hartan. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak eta Ion Orzaiz Nafarroako gizarte gaietako kazetariak kontatu dizkigute auziaren berritasuna.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Berriro abiapuntuan?

AEBen eta Iranen arteko ituna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bi aldeek iragarri dute memoranduma sinatuko dutela ostiralean, Suitzan, bake hitzarmena lortzeko bidean. Ormuzko itsasartearen kontrolaz eta Iranen programa nuklearraz negoziatzeko 60 egun izanen dituzte ordutik aurrera. Horren inguruan aritu gara Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzailearekin.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Iraultzarako kantak

1976ko euskal musika du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urte berezia izan zen hori Hego Euskal Herrian: Franco diktadorea 1975eko hondarrean hil zen, eta, 40 urteko diktaduraren ondoren, 1977an lehenbiziko aldiz egin ziren hauteskundeak. Hori dela eta, musika eta politika eskutik helduta ibili ziren, eta euskal musikariek kanta esplizituen bidez egin zuten borrokarako deia. Garbiñe Ubeda BERRIAko kultur kazetariak ekarri dizkigu gogora garai hartako musika eta giroa.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA