Ezer ez eta festa
Ezer ez eta festa

Herdoil burokratikoa

2024ko apirilaren 9a

Mamu bat dabil hizkuntzan barrena: antilinguaren mamua. Erretorikaren erratorika, burukraziera batua, letra larrien larrikeria… Eta den-denera zabaldu da, gainera: perretxikozaleen elkarteen aktetatik hasi, eta pilates irakasleen jarraibideetaraino.
Zer testura du? Zer usain? Haren lorratzari antzeman nahian ariko gara lehen saio honetan, haren hortz kamutsek ezustean harrapa ez gaitzaten.

Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan.

Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Leire Errandonea Garcia-Larratxe, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ane Ubegun Goikoetxea, Nerea Urriza Lopez.

Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares.

Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan.

Musika:
‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites
‘Lausotzen’, Biluzik
‘Festa eskilaran’, Big Boy
‘Otzanak’, Anari
‘Giza odolez elikatzen’, Herstura
‘Ez dakit azaltzen’, Trini Fox
‘Congo Square’, Koban
‘Spoiler’, Berri Txarrak
‘Galdu gara’, Kaskezur

Aipuetako musika:
‘Ikusten duzu goizean’, ‘Mari & Kanaky’, ‘Goiz’ eta ‘We are’, Alos Quartet
‘Uretan’, Xabier Zeberio
’Agurra’, Mikel Urdangarin
’A dos a dos’, Angel Unzu

 

Atal gehiago
Ezer ez eta festa

Galdetzen badidate, ez dakit

2025eko abenduaren 2a

Zerk egiten du hasiera literario bat on? Gizonezko jenioak maisu dira eta emakumezkoak maistra? Hain gaiztoak al dira adjektiboak? Saretzen garenean, zer egiten gara: elkartu ala bereizi? Ez ote da ‘zintuzkedan’ euskarazko hitzik sexyenetako bat? Horiei eta galdera gehiagori ezin erantzunik ibiliko gara atal honetan.

Zarauzko Zirika elkarteak gonbidatuta lehen aldiz jendaurrean grabatutako saio berezia.

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Esatearen arintasun harrapaezina

2024ko ekainaren 4a

Pentsatu ohi da hizkuntza idatzia zera dela: ahozko perfekzionatua. Baina ez ote da idatzia ahozkoaren isla hitsa? Ez ote ditu horregatik asmatu behar izan bere bide seinale partikularrak? Ahozkoak musika du, keinua, soinua. Baina soinua, egia da, haizeak darama…

Podcast batean bestela ezin, eta ahozkoari omenalditxoa egingo diogu denboraldiko azken atal honetan.

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Ahaleginez eta ahalezinez

2024ko maiatzaren 21a

Duela dozenaka urte, gizon inportante batek esan zuen kimika nuklearra ezin zela euskaraz irakatsi. Dozenaka urteren ondoren, zenbait gizon-emakume ez hain inportanteri txakur edo haur bihurtzeko gogoa pizten zaie tarteka, horrela sikiera batzuek euskaraz egingo dietelakoan.

Loturarik ez dago, itxuraz, egitate baten eta bestearen artean.

Ez da, bada, egongo…

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Poesia fosildua

2024ko maiatzaren 14a

Hiztun gehienak ez gara literatoak, baina metaforarik gabe mintzo denik inortxo ere ez dago. Metafora batzuk bizi-bizirik eta ageri-agerian daude; beste batzuk, berriz, ihartuak, ezkutatuak, fosilduak, trilobitea haitzean nola: ahoan darabiltzagula ez konturatzeraino.

Zenbaiti poesia darie, beste zenbaiti klixea, eta askori, arriskua ere bai. Zer gertatzen da, adibidez, gaixotasunez aritzeko gerra metaforak erabiltzen baditugu?

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Hizkera mertzenarioa

2024ko maiatzaren 7a

Ez da eskrupulurik gabe dirua pilatzea: ekintzailetza da. Ez dira biktima zibilak: albo kalteak dira.

Hizkera du propagandak lanabesik zorrotzenetako bat: eufemismoak, hitz lizunduak, baraualdi bat behar izateraino maiztu eta higatu ditugun esapideak…
Gaur, ‘Ezer ez eta festa’, hizkera mertzenarioa mintzagai: ura bost aldiz garestiago saltzeko modua ematen duen makina ondo koipetu eta koipetsu hori.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Hizlandia
Hizlandia

Gartxot Unsain: Harkaitz Cano 'Fakirraren ahotsa'

Hogeita zortzigarren ataleko gonbidatua Gartxot Unsain musikaria izan da. Eta aukeratu duen liburua, Harkaitz Canoren “Fakirraren ahotsa” (Susa, 2018). Atal honetan erabilitako kantuak: · IMANOL LARZABAL ‘Mendian gora…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Bankete erreakzionario bat Miarritzen

Canon Français du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Enpresa horrek frantsestasuna eta ideia erreakzionarioak zabaltzeko banketeak edo besta handiak antolatzen ditu, eta larunbatean Miarritzen egiteko asmoa dute, Irati gelan. Herri…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Atzerakadari aurre

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herrian bost emakume hil dituzte haien bikotekide edo bikotekide ohi gizonek aurten. Munduan 78.000 feminizidio izan ziren 2025ean. Datuak latzak dira, eta…

00:00:00 00:00:00
Berria FM
Berria FM

Bizitzari eusteko etxe bat

Estudiotik kanpo piztu ditugu mikrofonoak berriz. Iruñeko Donibane auzoko San Juan Xar Feminista taldeak gonbidatuta, Golem zinema aretoan grabatu dugu Berria FMren atal hau. Indakeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bezperan,…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Plaka bat La Sallen

Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktimak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Larunbatean erreparazio eta aitortza ekitaldia egin zuten La Salle ikastetxean, eraso gehienak izan ziren lekuan, eta plaka bat paratu zuten biktimen omenez.…

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA