Ezer ez eta festa
Ezer ez eta festa

AEKren bonus tracka (5): ‘Tipo horiek ez ditut lagun-lagunak’

2024ko maiatzaren 10a

Andoni Tolosa ‘Morau’-ren kanta, Joan Manuel Serraten ‘Algo personal’ abestiaren bertsioa: ‘Tipo horiek ez ditut lagun-lagunak’.

Hitzen itzulpena: Maialen Berasategi Catalan.

Atal gehiago
Ezer ez eta festa

Galdetzen badidate, ez dakit

2025eko abenduaren 2a

Zerk egiten du hasiera literario bat on? Gizonezko jenioak maisu dira eta emakumezkoak maistra? Hain gaiztoak al dira adjektiboak? Saretzen garenean, zer egiten gara: elkartu ala bereizi? Ez ote da ‘zintuzkedan’ euskarazko hitzik sexyenetako bat? Horiei eta galdera gehiagori ezin erantzunik ibiliko gara atal honetan.

Zarauzko Zirika elkarteak gonbidatuta lehen aldiz jendaurrean grabatutako saio berezia.

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Esatearen arintasun harrapaezina

2024ko ekainaren 4a

Pentsatu ohi da hizkuntza idatzia zera dela: ahozko perfekzionatua. Baina ez ote da idatzia ahozkoaren isla hitsa? Ez ote ditu horregatik asmatu behar izan bere bide seinale partikularrak? Ahozkoak musika du, keinua, soinua. Baina soinua, egia da, haizeak darama…

Podcast batean bestela ezin, eta ahozkoari omenalditxoa egingo diogu denboraldiko azken atal honetan.

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Ahaleginez eta ahalezinez

2024ko maiatzaren 21a

Duela dozenaka urte, gizon inportante batek esan zuen kimika nuklearra ezin zela euskaraz irakatsi. Dozenaka urteren ondoren, zenbait gizon-emakume ez hain inportanteri txakur edo haur bihurtzeko gogoa pizten zaie tarteka, horrela sikiera batzuek euskaraz egingo dietelakoan.

Loturarik ez dago, itxuraz, egitate baten eta bestearen artean.

Ez da, bada, egongo…

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Poesia fosildua

2024ko maiatzaren 14a

Hiztun gehienak ez gara literatoak, baina metaforarik gabe mintzo denik inortxo ere ez dago. Metafora batzuk bizi-bizirik eta ageri-agerian daude; beste batzuk, berriz, ihartuak, ezkutatuak, fosilduak, trilobitea haitzean nola: ahoan darabiltzagula ez konturatzeraino.

Zenbaiti poesia darie, beste zenbaiti klixea, eta askori, arriskua ere bai. Zer gertatzen da, adibidez, gaixotasunez aritzeko gerra metaforak erabiltzen baditugu?

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Hizkera mertzenarioa

2024ko maiatzaren 7a

Ez da eskrupulurik gabe dirua pilatzea: ekintzailetza da. Ez dira biktima zibilak: albo kalteak dira.

Hizkera du propagandak lanabesik zorrotzenetako bat: eufemismoak, hitz lizunduak, baraualdi bat behar izateraino maiztu eta higatu ditugun esapideak…
Gaur, ‘Ezer ez eta festa’, hizkera mertzenarioa mintzagai: ura bost aldiz garestiago saltzeko modua ematen duen makina ondo koipetu eta koipetsu hori.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Mikel Laboaren gitarra

Esaten dute Elbira Zipitriari ez zitzaiola gitarra gustatzen musika-tresa hori espainola zelako. Barkatuko diogu gure Elbirari orokorkeria, oso garai gogorra bizi izan zuelako, eta ulertzekoa da, egoera batzuetan, guztiz defentsiban egotea.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Plaka bat La Sallen

Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktimak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Larunbatean erreparazio eta aitortza ekitaldia egin zuten La Salle ikastetxean, eraso gehienak izan ziren lekuan, eta plaka bat paratu zuten biktimen omenez.…

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Thanksgivingeko arraina

Halaxe da, arraina diot, indioilarra jateko adinako amerikarrak oraindik ez garelako. Arrandegian egon ginen. Rachelek zerbitzatu gintuen, neska afrokaribear batek. Gaztelaniaz egiten digu Rachelek. Oso atsegina da, eta arrain freskoa ematen…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Beste murgiltze eredu baterantz

Euskarazko murgiltze eredua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Murgiltze eredua «birdefinitzeko» prozesu bat abiatu dute Euskal Herriko Ikastolek, eta martxan jartzeko zenbait aditu gonbidatu dituzte gai horri buruz aritzera 30.…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Norberaren etxearen neurrira

Harremanen mapak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Legearen arabera, etxekoek dute zaintzeko eskubidea eta betebeharra, baina etxekoak ez dira beti familiako kideak izaten. Etxekoez ari garenean, izan daitezke odolkidetasunik edo…

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA