Ezer ez eta festa
Ezer ez eta festa

Poesia fosildua

2024ko maiatzaren 14a

Hiztun gehienak ez gara literatoak, baina metaforarik gabe mintzo denik inortxo ere ez dago. Metafora batzuk bizi-bizirik eta ageri-agerian daude; beste batzuk, berriz, ihartuak, ezkutatuak, fosilduak, trilobitea haitzean nola: ahoan darabiltzagula ez konturatzeraino.

Zenbaiti poesia darie, beste zenbaiti klixea, eta askori, arriskua ere bai. Zer gertatzen da, adibidez, gaixotasunez aritzeko gerra metaforak erabiltzen baditugu?

Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan.

Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Leire Errandonea Garcia-Larratxe, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ane Ubegun Goikoetxea, Nerea Urriza Lopez.

Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares.

Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan.

Musika:

‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites

‘Otzanak’, Anari

‘Trenen’, ‘Ola, ola’, Kau Kori Kura

‘Arratsalde honetan’, Sorotan Bele

‘Hitzez hitz’, Antton Valverde

‘Jo ta ke’, Su ta Gar

‘Urkiola’, Tapia eta Leturia

‘Saiatzen naiz’, Merina Gris

‘Itzalari’, Liher

‘Metaforen gerratea’, Gu ta Gutarrak

Aipuetako musika:

‘Souvenir’, Iñar Sastre

‘Meteore’, ‘Koban’, Buffalo

‘Mexican Jai Alai’, Audience

‘Suaren sua’, Pello Ramirez

‘Marionas’, Enrike Solinis eta Daniel Garay

‘Itzao’, Giranice

 

Atal gehiago
Ezer ez eta festa

Galdetzen badidate, ez dakit

2025eko abenduaren 2a

Zerk egiten du hasiera literario bat on? Gizonezko jenioak maisu dira eta emakumezkoak maistra? Hain gaiztoak al dira adjektiboak? Saretzen garenean, zer egiten gara: elkartu ala bereizi? Ez ote da ‘zintuzkedan’ euskarazko hitzik sexyenetako bat? Horiei eta galdera gehiagori ezin erantzunik ibiliko gara atal honetan.

Zarauzko Zirika elkarteak gonbidatuta lehen aldiz jendaurrean grabatutako saio berezia.

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Esatearen arintasun harrapaezina

2024ko ekainaren 4a

Pentsatu ohi da hizkuntza idatzia zera dela: ahozko perfekzionatua. Baina ez ote da idatzia ahozkoaren isla hitsa? Ez ote ditu horregatik asmatu behar izan bere bide seinale partikularrak? Ahozkoak musika du, keinua, soinua. Baina soinua, egia da, haizeak darama…

Podcast batean bestela ezin, eta ahozkoari omenalditxoa egingo diogu denboraldiko azken atal honetan.

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Ahaleginez eta ahalezinez

2024ko maiatzaren 21a

Duela dozenaka urte, gizon inportante batek esan zuen kimika nuklearra ezin zela euskaraz irakatsi. Dozenaka urteren ondoren, zenbait gizon-emakume ez hain inportanteri txakur edo haur bihurtzeko gogoa pizten zaie tarteka, horrela sikiera batzuek euskaraz egingo dietelakoan.

Loturarik ez dago, itxuraz, egitate baten eta bestearen artean.

Ez da, bada, egongo…

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Poesia fosildua

2024ko maiatzaren 14a

Hiztun gehienak ez gara literatoak, baina metaforarik gabe mintzo denik inortxo ere ez dago. Metafora batzuk bizi-bizirik eta ageri-agerian daude; beste batzuk, berriz, ihartuak, ezkutatuak, fosilduak, trilobitea haitzean nola: ahoan darabiltzagula ez konturatzeraino.

Zenbaiti poesia darie, beste zenbaiti klixea, eta askori, arriskua ere bai. Zer gertatzen da, adibidez, gaixotasunez aritzeko gerra metaforak erabiltzen baditugu?

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Hizkera mertzenarioa

2024ko maiatzaren 7a

Ez da eskrupulurik gabe dirua pilatzea: ekintzailetza da. Ez dira biktima zibilak: albo kalteak dira.

Hizkera du propagandak lanabesik zorrotzenetako bat: eufemismoak, hitz lizunduak, baraualdi bat behar izateraino maiztu eta higatu ditugun esapideak…
Gaur, ‘Ezer ez eta festa’, hizkera mertzenarioa mintzagai: ura bost aldiz garestiago saltzeko modua ematen duen makina ondo koipetu eta koipetsu hori.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Xistera

Bi mugarri nagusi ditu pilota modernoak. Bata, pilotariak anonimo izateari uzten dionekoa; bestea, elementu arkitektoniko bat, ezker horma. Juan Inda Perkain da, deituraz eta ospez, ezagutzen den lehenbiziko pilotaria. Ez haren aurretik besterik…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Giltzak, langileen eskuetan

Azaroaren 11ko greba orokorra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sindikatu nagusiek eta etxebizitza sindikatuek egin dute deialdia Hego Euskal Herrirako, «etxebizitza eskubidea bermatu dadin eta espekulazioari ezetz esateko».…

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Zorte kolpe bat

Renon harrapatu ninduen hauteskunde gauak. Han eman behar nuen hitzaldi bat, Euskal Ikasketen Zentroak gonbidatuta. Asteartean bertan hartu nuen hegazkina New Yorketik hara, eta hegazkinean nengoela hasi nintzen mugikorrean emaitzei…

00:00:00 00:00:00
Berria FM
Berria FM

Noraino laburtu daitekeen gona

Chocolate Remix, Bad Bunny, Karol G edo Bad Gyal artisten doinuekin ere girotu zitekeen saio hau. 'Contenido explícito' (Eduki esplizitua) liburuan, gaur egun oraindik estigmak hartuak diren askotariko gaiei heldu die June Fernandez…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Abaunzko eskua

Abaunzko kobazuloko aurkikuntza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 46.000 urte inguruko neandertal heldu baten eskuin eskuko zenbait hezur agertu dira, eta Nafarroan aurkitutako giza arrastorik zaharrenak dira. Neandertalen azken aroaz…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Trump txipatu duen olatua

AEBetako agintaldi erdiko hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Demokratek Kongresuko kontrola izanen dute aurrerantzean, Ordezkarien Ganberan eta Senatuan, bietan lortu baitute gehiengoa. Horrek zaildu eginen du Donald Trump…

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA