Ingurumen gaiez diharduten hiru liburu dira Kinka podcastaren ale honetako protagonista: Jokin Bergararen 'Adaxka lehorrak, talka ekosozialaren biharamun politikoak', Josebe Blancoren 'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain', eta, Pello Zubiriaren 'Planeta prekarioan, XX. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak'. Hiztegian, Antropozenoaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, etxeko faktura txikitzeko aholkuak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
COP28 biltzarra: Parisko Akordioaren lehen balantze globala
Azaroaren 30etik abenduaren 12ra bitartean Dubain egingo den COP28 biltzarra du hizpide Kinka podcastaren 02x06 saioak. Biltzarrean landuko diren gai eta arretagune nagusiak bildu ditu, BC3ko Elisa Sainz de Murieta ikerlaria hizlari. Hiztegian, permafrostaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, olio zikinarekin xaboia egiteko aholkuak ekarri ditu Gorka Egiak.
Krisi ekosozialari buruzko literatur uzta, loraldi betean
Ingurumen gaiez diharduten hiru liburu dira Kinka podcastaren ale honetako protagonista: Jokin Bergararen 'Adaxka lehorrak, talka ekosozialaren biharamun politikoak', Josebe Blancoren 'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain', eta, Pello Zubiriaren 'Planeta prekarioan, XX. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak'. Hiztegian, Antropozenoaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, etxeko faktura txikitzeko aholkuak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
Metano isuriak: iraupen laburra, eragin handia
Metanoari buruzko nondik norakoak bildu ditu Kinka podcastaren ale berriak. Zehazki, abeltzaintzaren arloak eta energiaren sektoreak sortzen dituen isuriak izan ditu hizpide, eta, horretarako, Ruben Serrano eta Itziar Irakuliz ikerlariak gonbidatu ditu. BC3ko ikerlaria da Serrano. Irakuliz, aldiz, isuriak satelite bidez antzematen aritzen da. Hiztegian, hegalotsa zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Aholkuen atalean, arraina era jasangarrian erosteko aholkuak ekarri dituzte Asunek Behatokiko kideek.
Metamorfosi ekologiko eta sozial baterantz
Bizi talde ekologistaren 'Euskal Herria Burujabe' topaketaz eta mugimenduaz beraz mintzo da Kinka podcastaren 02x03 atala, Xabier Harluxet taldeko kidearekin. Hiztegian, planeta biziaren indizeaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, asteko menua prestatzeak dituen abantailez mintzatu da Gorka Egia.
Uda euritsuagoa, 'El Niño' zikloaren ondorioa
Bigarren denboraldiko lehen atal honetan, ENSO klima fenomenoari, eta, batez ere, 'El Niño' zikloari buruzko nondik norakoak landu ditu Kinka saioak, Maialen Martija Tecnaliako ikertzaile eta Euskelmeteko meteorologoa bidelagun. Hiztegiaren atalean, pobrezia energetikoaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola, eta, aholkuen atalean, prezioei buruz mintzatu dira Aintzira Oñederra eta Goiuri Alberdi Asunek Behatokiko kideak.
Ingurumen gaiak azken 20 urteotan: larrialdi bihurtu dira
BERRIAren 20. urtemuga helduleku hartuta, azken hogei urteotan ingurumen gai batzuek izan duten bilakaera aztertu du Kinka podcastaren azken saioak, BERRIAko kazetari Iñaki Petxarroman, Edurne Elizondo eta Imanol Magro bidelagun. Klima larrialdiaz, ur horniduraz eta Itoizko urtegiaz, energia berriztagarriez, AHTaz, Zaldibarko auziaz etaZubietako errauste plantaz aritu dira. Hiztegian, smog edo ke lainoa zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Aholkuen atalean, erosketa jasangarriaz mintzatu dira Aintzira Oñederra eta Goiuri Alberdi Asunek Behatokiko kideak.
Hartza Euskal Herrian: desagertu ostean, suspertzen
Miresmena beste ardura sortzen duen animalia bat du protagonista Kinka podcastaren 17. aleak: hartza. Euskal Herrian izan duen bilakaera, gaur egungo egoera eta iritzi askotarikoak bildu ditu ingurumenari buruzko saioak, Edurne Elizondo, Joserra Amoros eta Migel Mari Elosegi naturazaleak eta hartz-zaleak hizlari. Hiztegian, korridore ekologikoak zer diren azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Eta, ahokuen atalean, lurrera bota ohi den zaborraz mintzatu da Gorka Egia.