New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Chicharrillos

2025eko maiatzaren 26a

65 urte dira gurasoak ezkondu zirela, 1960ko maiatzaren 25ean. Nonbait gure amak abadeari esan zionean Uribeneko Joserekin ezkonduko zela honako hau bota zion elizgizonak, comerás chicharrillos todos los días. (Txitxarro txikiak jango dituzu egunero). Aholkatu zion amari hobe zuela Ondarroatik atera eta Gasteiz aldera joatea bizitzera, han etorkizun hobea izango zuela, soldaduren batekin ezkonduta edo.

Gure aitak jakin zuen abadeak esandakoa. Amarekin ezkondu eta gero ikasketak burutu zituen lehorrean zegoen atseden egunetan estudiatuz eta atera zuen alturako lema-zain titulua. Agiria hartu bezain laster emazteari deitu zion: “Hemen duzu ezkon aurretik agindu nizuna. Txitxarro txikiak jango dituzu, baina zuk nahi duzunean bakarrik”.

Abadea, beraz, ez zebilen zuzen. Eta gure amak, zorionez, ez zion kasurik egin, bestela ez nintzen ni hemen zuei hau esaten egongo orain.

Garai bateko abade horiek dagoeneko ez daude. Aholkua eskatzeko nori jo ere ez dakigu, bakoitza bere zereginetara baitago. Horregatik, inteligentzia artifizialari eskatu diot nik gaur aholkua. Idazten ari naizen liburua partekatu dut harekin eta iritzia eskatu diot.

Laudorioak bota dizkit, goi-mailako literatura dela.
Diruaz galdetu diot gero. Salduko ote dudan.
“Tira, arrakasta literarioa izango da batez ere”, bere erantzuna.

Horixe: chicharrillos.

 

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Etxeko jana

2025eko ekainaren 16a

Etxeko jana egiten nien seme-alabei eskolara eramateko. Dilistak, garbantzuak, lekak, Euskal Herriko platerrak. Goizean goiz esnatu eta prestatzen nien dena, motxiletan sartu eta eramaten zuten. Asteburuetarako uzten genituen paella edo lasagna eta bestelako gutiziak.

Behin, alabak esan zidan gehiago ez zuela eramango janaririk. Garbantzuekin egindako fideo zopa eraman zuen eskolara, (ez da erraza fideoak aurkitzea hemen) eta neskato batek barre egin zion, “espageti zopa” bazkaltzeagatik. Geroztik, eskolakoa jango zuen: pizza, hanburgesak eta antzeko litxarkeriak.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Sorterrira berriz

2025eko ekainaren 9a

Ordenagailu eramangarria izorratu eta konpontzera eraman dut. Dendariak, indiar jatorriko gizon batek, gailua begiratu eta ze urtekoa den galdetu dit.
2017koa, erantzun diot nik, baina ondo ibili da orain arte.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Auzoko zapata denda

2025eko ekainaren 2a

Auzoko dendarik antzinakoenetakoa da “Tip-Top Shoes” zapata-denda. 1940an zabaldu zuten 72. kalean eta oraindik hortxe dirau. Antzinakoa izanagatik ez da zaharra, eta ez dabil bezero faltan. Bete-betea egoten da beti, auzoko jendeak han erosteko ohitura du, hiriaren erdialdetako saltoki handiak edo amazon bera ahaztu eta nahiago dute bertara bildu.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Chicharrillos

2025eko maiatzaren 26a

65 urte dira gurasoak ezkondu zirela, 1960ko maiatzaren 25ean. Nonbait gure amak abadeari esan zionean Uribeneko Joserekin ezkonduko zela honako hau bota zion elizgizonak, comerás chicharrillos todos los días. (Txitxarro txikiak jango dituzu egunero). Aholkatu zion amari hobe zuela Ondarroatik atera eta Gasteiz aldera joatea bizitzera, han etorkizun hobea izango zuela, soldaduren batekin ezkonduta edo.

 

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Hau ere gertatzen ari da

2025eko maiatzaren 19a

Auto barruan gaude aparkalekuan. Gidaria unibertsitate-irakaslea da. Kontatu dit aurretik su-hiltzailea eta erizaina izan zela. Gero kazetaria. Orain, idazketa eskolak ematen ditu. Ikasle bati buruz ari zait. Iran aldeko neska bat, doktoretza programa batean sartzea lortu du prestigio handiko unibertsitate batean. Ez du itzuli nahi Iran aldera. Emakumea da eta gutxiengo batekoa. Ez da erraza bizitza han horrelakoentzat.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Pulitzer Saria

2025eko maiatzaren 12a

Fikziozko liburu onenaren Pulitzer saria jaso berri du Percival Everett idazlearen James nobelak. Liburuan Mark Twainen Huckleberry Finn hura berriz kontatzen da baina nobelako pertsonaia den mutiko esklabuaren ikuspegitik. Aurretik, National Book Award sari entzutetsua ere jaso zuen liburuak.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Dena jakiten da

2025eko maiatzaren 5a

"Dena jakiten da", horrelaxe deitzen da Gabriel Garcia Marquez idazleari buruzko erakusketa. Kolonbiako Liburutegi Nazionalean –guk horrelakorik ez dugu oraindik– atondu dute, Bogotan. Austineko Unibertsitateko artxibategitik erakarritako esku-izkribu, gutun, argazki, kartel, jantzi eta idazmakinarekin osatu dute lehen aldiz.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Eskolara berriz

2025eko apirilaren 28a

Ezaguna da amesgaizto hori, non eskolara bueltatzen zaren berriz, azterketak gainditu gabe dituzula. Bada, halako zerbait bizi izan genuen pasa den asteburuan. Alabaren bigarren hezkuntzako eskola publikoak, Bard Queens deritzonak, ate irekien eguna ospatu zuen eta izena eman genuen, animatuta.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Beste egun bat

2025eko apirilaren 14a

Lainotuta esnatu da igandea, eraikinak ia ez ziren ikusten, euri txikiagatik.

Zorionez, bazkalosterako saretu egin da zerua, eta eguzki izpiak ere agertu dira tarteka. Riverside Parkera atera gara oinez egitera. Gereziondoen lore zuriak ikusgarri zeuden. Argazkiak ateratzen ari ziren hiritarrak, haien magalean.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Parkera joan naiz

2025eko apirilaren 7a

Parkera joan naiz, lorean dira arbola batzuk,

ez asko, lotsati oraindik.

Badirudi beldur direla haiek ere beren burua agertzeaz.

Goiz da eta ez dago inor parkeko bankuetan.

Eguzkiak epeltzen hasi duen arren.

Eseri egin naiz eta liburua zabaldu dut.

Lehen eguna etxetik kanpoko irakurketa egiteko.

00:00:0000:00:00
Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Gazara ezin iritsi

Gazarako mundu martxa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mundu osoko 4.000 aktibista inguru Egiptora joan dira, basamortua oinez zeharkatu eta Rafahko pasabidean protesta egiteko. Egiptotik Palestinan sartzeko bidea da hori, eta Israelek ez du muga horretan prest dagoen laguntza humanitarioa Gazan sartzen uzten. Martxa ezin izan dute egin, poliziaren errepresioa dela eta. Maite Gartzia aktibista Egipton da, martxan parte hartzeko asmoz joan zen, eta gertatutakoa kontatu digu.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Zerua eta lurra gorriz tindatuta

Israel eta Iranen arteko gerra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Israelek eraso egin zion Irani ostegunean, Teheranek arma nuklearrak garatzeko omen duen programa gelditzeko aitzakiarekin. Iranek erantzun egin du, eta ordutik elkarri eraso egiten ari dira bi herrialdeak. Gatazka hori aztertu dugu Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.

00:00:0000:00:00
Kinka
Kinka

Aroztegia, Urdaibai eta Marienea: lurraren defentsarako hiru adibide

Hirugarren denboraldiko azken ale honetan, lurraren defentsarako hiru adibide jarri ditu fokupean Kinka saioak: Aroztegia, Urdaibai eta Marienea. Ekainaren 5ean Nafarroako Antzerki Eskolaren aretoan, Iruñean, egindako jendaurreko atala da, Gorka Laurnaga, Eider Gotxi eta Joana Detxart ekintzaileekin.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Etxeko jana

Etxeko jana egiten nien seme-alabei eskolara eramateko. Dilistak, garbantzuak, lekak, Euskal Herriko platerrak. Goizean goiz esnatu eta prestatzen nien dena, motxiletan sartu eta eramaten zuten. Asteburuetarako uzten genituen paella edo lasagna eta bestelako gutiziak.

Behin, alabak esan zidan gehiago ez zuela eramango janaririk. Garbantzuekin egindako fideo zopa eraman zuen eskolara, (ez da erraza fideoak aurkitzea hemen) eta neskato batek barre egin zion, “espageti zopa” bazkaltzeagatik. Geroztik, eskolakoa jango zuen: pizza, hanburgesak eta antzeko litxarkeriak.

00:00:0000:00:00
URUBIA podcasta IRUDIA horizontala
Urubia

Urubia: Euskal selekzioa

Urubia podcast saioaren 14. atalean, euskal selekzioari buruz hitz egin du Leire Casamajou Elkegarai kazetariak.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Milagroko gerezi ustelak

Santos Cerdanen auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. PSOEko antolakuntza idazkari ohia pertsona oso garrantzitsua izan da Nafarroako eta Espainiako gobernu sozialistak eraikitzerako tenorean. Orain, ustelkeria auzi batean leporaino sartuta dago. Cerdani buruz eta auzi honetaz dakigunari buruz aritu gara Joxerra Senar BERRIAko kazetariarekin eta Jon O. Urain BERRIAko editorearekin.

00:00:0000:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.