MurMur
MurMur

Folk ahaireak, hard-rocka eta pop-rock bizia… mur-mur batean

2026ko apirilaren 30a

Elimberri bikotearen estreinako diskoko pieza bat, Xabier Badiolaren ‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren diskoko beste bat, Isuoren ‘Suzko ikurra’ laneko bat… Sugramas taldearen ‘Black Storm Saioak’ bi kantuko singletik aukeraturikoa eta Meison taldearen ‘Ultrapop’ estreinako laneko beste bat ere entzungo dugu. Eta, beti bezala, haien murmurioak ere bai.

 

Atal gehiago
MurMur

Monsieur le Crepe izan dugu MurMur-en

2026ko urriaren 22a

Iraileko lau igandez pieza bana argitaratuta mihia zorrotz bezain zintzo astindu du elkarrizketan, bere kantuetan egin ohi duen modura. Flamenkoaren eta raparen arteko loturez, klase ikuspegiaz eta prekarietateaz, zintzotasun artistikoaz eta beste aritu da.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Udazkena, ambient-a eta beste berritasun batzuk

2026ko urriaren 15a

Azken asteotako nobedadeetako batzuk entzun ditugu MurMur-en; hasi Garazi Esnaolaren piano leunetik, igaro Iker Munduateren eta Saguxar-en ambient giroetara, Kattalin eta Nenufarrak-en pop-elektronikoa, Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldia-ren pop-folka eta Soka, Ohil eta Makribaren rock molde berriagoak ere bai... eta baita haietakoren baten oihartzun-murmurioak ere.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio, 'MurMur'-en

2026ko urriaren 8a

Lur diskoa plazaratu zuten iazko urte hondarrean, eta Tolosako Topic-en aurkeztuko dute urriaren 9an. Angelun egin dugu hitzordua eta aritu zaizkigu diskoaz zein euren arteko harreman artistikoaz, musika ulertu eta bizizteko manerez, iparraren eta hegoaren arteko loturez eta beste.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Udako azken errainuak MurMur-en

2026ko urriaren 1a

Udan zein udazken hasiera honetan plazaraturiko hainbat kantu berri enztungo ditugu MurMur-en. Honako musikari eta taldeen piezak enztungo ditugu, euren murmurio eta oihartzun: AimarZ eta Kiliki; Xarma Leone, Mentza, Ezezez, Zea Mays, Izaro, Amorante, Izaki Gardenak eta M. Lecrêpe.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Natxo De Felipe elkarrizketatu dugu MurMur-en

2026ko irailaren 24a

11 urteko geldialdiaren ostean, Oskorriko sortzaile eta kantariak bere izenez kaleratu du 'Abandonatuak' lan berria, harizko laukote baten laguntzaz. Hure elkarrizketatuz abiatu dugu 'MurMur' saioaren ikasturte berria. Ahobizarrik gabe mintzatu da garai gordinez, musikaren trabez eta pozez, belaunaldi kontuez eta abar.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Ruper Ordorika elkarrizketatuz itxi dugu ‘MurMur’-en lehen denboraldia

2026ko uztailaren 2a

‘Lurra ikutu barik’ diskoa plazaratu zuen Ruper Ordorikak iazko urte hondarrean. Mintzatu zaigu diskoak egindako bideaz, baina baita bere ibilbideaz ere; solastu da egungo musikaren norabideaz, eta bere kezkez eta zalantzez. Hitz egin du beti kantuaren alde, eta oroitu du gogominez bere anaia Jonan ere. Saio honekin agurtuko gara uda ostera arte. Udaldi eta musika on!

00:00:00 00:00:00
MurMur

EHZ-Murmur | Ekainaren 27ko eta 28ko egitarauak eta elkarrizketa Ursula Strongi

2026ko ekainaren 24a

Ekainaren 27an, larunbatarekin, kontzertua emango du Arberatzen (Nafarroa Beherea), EHZ jaialdian, Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak. Biko horretako bateria jotzaile Ursula Strong elkarrizketatu dugu, eta larunbateko zein igandeko euskal taldeen partaidetza aipatu dugu, talde bakoitzaren kantu banarekin.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Vibora post-hardcore talde gasteiztarra ‘MurMur’-en

2026ko ekainaren 18a

‘Egin ez dugun guztia’ diskoa plazaratu zuen Vibora laukoteak otsailean. Lan bortitza bezain ederra. Taldeko kide Jorge Gonzalez (baxua) eta Xabi Arratibel (gitarra, ahotsa) izan dira gurean, eta aritu dira edertasunaz, malenkoniaz, soinuaz eta beste.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Jon Miranderen poema musikatu zenbait eta azken kantuetako batzuk

2026ko ekainaren 11

IbonRg-k eta Enrique Hurtadok Jon Miranderen ‘Zakhur hil bati’ poema musikatu dute; kantu horretatik abiatuta entzungo ditugu Fran Lasuen, Izukaitz, Imanol Lartzabal eta Georges Moustaki eta beste zenbait ere. Baita ere, Kattalin eta Nenufarrak-en, Marte Lasarteren eta Katiuskak-en azken kantuak ere.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
MurMur
MurMur

Monsieur le Crepe izan dugu MurMur-en

Iraileko lau igandez pieza bana argitaratuta mihia zorrotz bezain zintzo astindu du elkarrizketan, bere kantuetan egin ohi duen modura. Flamenkoaren eta raparen arteko loturez, klase ikuspegiaz eta prekarietateaz, zintzotasun artistikoaz eta beste aritu da.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Alderdiak, lehiarako prest

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Koalizioak osatzeko epea bukatuta, alderdi gehienek haien hautagaiak eta mezu nagusiak aurkeztu dituzte Hego Euskal Herrian. Azaroaren 29an izanen dira hauteskundeak, eta Iosu Alberdi BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak alderdien egoera aztertu du gaurko atalean.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Gazteek altxatu dute Europa

Europan piztu diren protestak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lizeoko ikasleen protesta handien eta Frantziako Poliziaren oldarraldi bortitzen ondotik, protesta erraldoiak eta istilu larriak izan dira Frantzian. Bizimodu duin baten alde saldoan atera dira karriketara. Ez han bakarrik; antzeko suak Europa osoan pizten ari dira, protesta handiak egiten ari baitira Albanian, Italian, Belgikan, Portugalen eta Espainian. Gazteak karrikara atera dira, eta mobilizazio horiei buruz aritu zaizkigu Leire Casamajou Elkegarai eta Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko kazetariak.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Floriturak eskopetetan

Arbasoren baten etxean topatu duzu, egongelako arasategi beiradunaren goiko apalean: altxor bat erakusgai. Edo agian kaxa batean gordeta zegoen, oihal baten babesean. Edo agian ez zaude arbasoenean —zure odolekoek ez zuten inoiz ezagutu halako luxurik—; agian lanera etorri zara 150 m2-ko apartamentu honetara, zeinetan bizi izan baitziren lanerako deitu dizunaren amona eta aitona, eta ondoren hil, eta zeinetan, zuk egin beharreko guztiak egin eta gero, jatorrizko etxebizitzaren oskola bakarrik utzita, biziko baitira lanerako deitu dizuna, bere bikotekidea eta beren hiru umeak. 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Museo kolonialisten zorra

Museoen deskolonizazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Europan eztabaida irekita dagoen arren, museo asko uzkur agertzen dira kolonialismoaren bidez eskuratutako obrak eta piezak itzultzerako orduan, baita haien obrak testuinguruan jartzeko tenorean ere. Beste maila batean bada ere, Euskal Herrian badago zer hausnartua museoak deskolonizatzeko prozesuari buruz. Xalbat Alzugarai Etxeberri BERRIAko kultur kazetariak eman dizkigu gaiaren inguruko azalpenak.

 

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Loti ederrak

Loti ederrak esaten zaie zientzian aspaldian idatzi eta ahaztuta geratu ziren artikuluei, bat-batean norbaitek berreskuratu eta teoria berri bat sortzeko balio dutenean. Zein edo zeinek ideia bat izan zuen, ez zitzaion kasurik egin, eta urteak geroago beste zientzialari batek ideia hura aurkitu, baieztatu eta handitu egiten du.

Loti ederrak izeneko liburua aurkeztu zuen David Byrne musikariak Riverside Church elizan. Leku ezaguna da eskubide zibilen historian. Han hitz egin zuen Martin Luther Kingek Vietnamgo gerraren aurka. Duela gutxi Bernie Sanders entzutera ere bertara joan ginen.

Une batean ahaztuak edo baztertuak izan diren ideia eta pertsonei buruz hitz egin zuen Byrnek, urte asko geroago haien balioa aitortu zaien horiei buruz.

Erromatarren zementuaz aritu zen, haren formula mendeetan ahaztuta egon ondoren gaur egun berriro ikertzen ari baitira. Botticelliz ere bai: ospetsua izan zen bere garaian, gero bazterrean geratu zen luzaroan, eta mende batzuk geroago berreskuratu zuten. Lynn Margulis zientzialariaz hitz egin zuen, zelulen arteko sinbiosiari buruzko haren ideiez. Zero zenbakiaz. Eta, azkenik, klitoriaz.

Byrneren ustez, modernitateak itsutu egin gaitzake. Iraganean ere egon daitezke erantzunak. Datuen obsesioaren garaian, informazio gutxiago izatea ere lagungarria izan daiteke. Pentsamendu metaforikoa aldarrikatu zuen, zentzuzkotzat jotzen den horretatik aldentzea, ikonoklastei erreparatzea: gazteei, baztertuei, sistematik kanpo daudenei.

Eta esparru bakarrean ez ixtea. Gauza asko gustuko izatea. Espezialista hutsa ez izatea.

Horiek denak entzun genizkion Byrneri eskubide zibilen elizan.

Baina ez zuen politikaz hitz egin.

Non ote dago gure mundua lasaituko duen loti ederra, etorkizun hobe bat eskainiko diguna?

Lo dago.

Itzar dezagun.

 

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA