New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Eklipsearen uberan

2024ko apirilaren 15a

Bitxia da New Yorken hiritarrek duten zientziarako zaletasuna eta jakinmina. Asteleheneko eklipsearekin bidaiak antolatu zituzten New York estatuaren iparraldera, Buffalo edo Niagara aldera, handik hobeto ikusiko zelako. Hegazkin txartelak eta hotelak agortu ziren. Liburutegi eta museoetan betaurreko bereziak banatu zituzten ilargiak estaliko zuen eguzkiari zuzen begiratzeko. Ikastetxeetatik ateraldiak antolatu ziren. Iritsi zen eguna, eta minutu batzuetan dena igaro zen. Ilundu egin zuen pixka bat eta gero argitu. Seme alabak azkenerako desengainatuta etxeratu ziren. Hainbestekoa zen ikusmina ezen ez zirela hunkitu.

Larunbatean txangoa egin genuen Connecticut aldera. New Englandeko euskaldunak jaia zuten antolatuta. Hiru ordu autoan joanean eta beste hiru etorrian. Seme alabek protesta egin ziguten, urrun zegoela, hobeto zela hirian bertan beste planen bat egitea. Mutur luzez egin zuten bidaia.

Hitzordua euskaldun baten etxaldean zen. Iritsi ginenean euria ari zuen, hotza. Ez zirudien festarako toki eta une egokia. Baina baserriko laratzera sartu orduko argitu zen gure aldartea. Jendea kontu kontari eta barre algaraka. Paraje hartako euskaldunak gehienak pilotari ohiak dira, zestaren urterik onenetan itsasoa zeharkatutakoak. Musika, parrilan haragia, herri kirolak eta istorioak, bakoitzak zerbait zuen kontatzeko. Gure gaztetxoek ezin zuten sinetsi. Dantzan egin zuten eta arratsaldea su handi baten inguruan bueltaka bukatu zuten. Hari mehearekin joan ziren baina oroitzapen polit batekin bueltatu

Eta kedar usainez.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Besteen gabonak

2025eko abenduaren 22a

Gabonetako giroa nabari da aireportuan: argiak, apainketa, Santa Claus eta bastoi erraldoiak. Musika ere Gabonetakoa da, kanta alaiak, familiako hitzorduak iragarriz. Beteta dago aireportua, eta ilara luzeak daude kontroletik pasatzeko. Pantailak dio 45 minutu egon beharko dugula zain. Urratsez urrats, lerroari jarraiki, bira eta berriro ilarara. Jendea nekatuta eta urduri dago, kontrola pasatzeko grinarekin.

 

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Julliardeko kantariak

2025eko abenduaren 15a

Juilliard da New Yorkeko musika eskolarik prestigiotsuena. Zaila da bertan sartzea, eta mundu osoko ikasleen guraria da han ikastea. Alabaren lagunik onenaren aitak bertan egiten du lan, opera kantarien irakaslea da, eta gonbidatu egin gaitu Gabon aurreko ikuskizunera.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Thomas Pynchon dabil solte

2025eko abenduaren 8a

Thomas Pynchon izango da, Don DeLillo eta Stephen Kingekin batera, AEBko literaturan idazlerik ikonikoena. Nobela postmodernoaren asmatzaileetako bat, are ikonikoago bihurtzen du haren irudi publikorik ia egon ez izana. Gaztetako hiru-lau argazki kenduta ez dago haren irudi gehiagorik. Inork ez daki zer itxura izango duen orain.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Hori da Patti Smith

2025eko abenduaren 1a

Beacon antzokira hurbildu gara Patti Smithen Horses diskoaren 50. urteurreneko ekitaldira.

Horses da Smithen ibilbideko lanik bereziena, Van Morrisonen “Gloria” haren bertsio indartsua jasotzen duena. Eszenatokian diskoa grabatu zuten musikari berak zeuden: Smith bera, gitarra jotzailea eta bateria jotzailea. Gainontzeko biak, hilda.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Dilistak eta txanpaina

2025eko azaroaren 24a

Aurreko astean kontatu zuen familiako taldean izeko Maitederrek. 1975eko azaroaren 20an, Francoren heriotza egunean, ama zain zuela etxean bazkaltzeko, dilista platerkada bat eta txanpaina botila batekin. “Gizon hori ni baino lehen joatea nahi nuen.” Eta horregatik poza eta, ondorioz, txanpaina.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Mamdaniren fedea

2025eko azaroaren 17a

New Yorkeko alkatetzarako bozak irabazi ditu Zohran Mamdani gazteak. Egozten diote eskumakoek sozialista eta musulmana dela. Musulmanarena harrigarri egiten da, New Yorketik kanpoko aurrerazaleen artean ere.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Zabarseko okina

2025eko azaroaren 10a

Arratsaldez joan gara Zabar’s dendara ogi bila. Okinak esan digu 60 zentimotan dituela bagelak; arratsalde partean merkeago egoten dela ogia, eta aprobetxatzeko.
Eskatu diogunean, gure migrari azentuaz jabetu da. Nongoak ginen galdetu digu, eta guk euskal herritarrak erantzun. —Hara, badakit, zuen hizkuntza da “euskara”. —Halaxe da —esan diogu. —Nola dakizu hainbeste?
—Bada, etxean ez genuelako telebistarik —esan digu. Telebistarik ez, eta liburuak ematen zizkiguten irakurtzeko. Hortik dakit euskararena. Idatzi ere egiten dut —aitortu digu—, nobela pare bat ditut, baina ez ditut argitara eman.
Eta isilune baten ostean esan du: —Nobela bat idaztea beti da frakaso bat. Inoiz ez zara geratzen gustura; bukatutzat ematen dituzu, baina bukatu, sekula ere ez.
Okinaren nobelaren ideiarekin geratu naiz bueltaka, eta arrazoia eman ere bai, 60 zentimoko bagela jaten, telebistari begira.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Alkate zaharra edo alkate berria

2025eko azaroaren 3a

Bihar, asteartez, dira New Yorkeko alkatetzarako bozak. Bi hautagai nagusi daude lehian.
Alde batetik, alderdi demokratako hautagaia, Zohran Mandani, 34 urteko gaztea. Aita Columbiako irakaslea, kolonialismoan aditua, eta ama Mira Nair zine-zuzendaria. Gazteen artean babes handia lortu du Mandanik, baita ezkertiarren artean ere. Sareak mugitzen badaki, eta diskurtso argia du: alokairuak izoztu, autobusak musutruk, eta entzun, jendeari entzun.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Trenbideko xiringa

2025eko urriaren 27a

Estatu Batuetan adikzio arazo handia dago. Albisteetan ageri da armada Venezuelako batelak hondoratzen. Arazoa gerra baten moduan konponduko balitz bezala, indarkeriaren bitartez, irabazle eta galtzaileekin. Baina New Yorken, zorionez, bestela ikusten da kontua. Hemen, pertsona dago erdigunean.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Katutxoria

2025eko urriaren 20a

Kontua da kalatxori bat hurreratzen zaiela goizero etxera. Hegaztia gose da. Nonbait auzokide batek portuko katuei jana botatzen die goizero, eta hara agertzen da kalatxoria ere. Katuak uxatzea erraz egiten zaio haren hegal handiekin, eta gozatzen du oturuntzaz.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Besteen gabonak

Gabonetako giroa nabari da aireportuan: argiak, apainketa, Santa Claus eta bastoi erraldoiak. Musika ere Gabonetakoa da, kanta alaiak, familiako hitzorduak iragarriz. Beteta dago aireportua, eta ilara luzeak daude kontroletik pasatzeko. Pantailak dio 45 minutu egon beharko dugula zain. Urratsez urrats, lerroari jarraiki, bira eta berriro ilarara. Jendea nekatuta eta urduri dago, kontrola pasatzeko grinarekin.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Pizkundea: Aro berri baten argi

Oldarraldia eta pizkundea ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bi urte eskasean ehun sententzia baino gehiago eman dituzte euskararen normalizazioaren kontra, eta euskararen kontrako oldarraldiaren aurrean, Kontseiluak euskalgintzaren indar erakustaldia eginen du abenduaren 27an, Bilbo Arenan, Pizkundea ekitaldiaren bidez. Euskararen egoeraz eta Kontseiluaren ekitaldiaz aritu zaigu Arantxa Iraola BERRIAko kazetaria.

00:00:00 00:00:00
Pentsaketan
Pentsaketan

3. Irakurzaletasuna

Atal honetan, irakurzaletasunaz hitz egin dute Aitzpea Leizaolak eta Peio Jorajuriak 'Pentsaketan' bideopodcast emankizunean. 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Azken ekitaldia: museoaren ehorzketa

Urdaibaiko Guggenheim proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Proiektua bertan behera uztea erabaki du Bilboko Guggenheim museoaren patronatuak, korapilo legalak aipatuta, baina Guggenheim Urdaibai Stop plataformak herri mobilizazioari atxiki dio garaipena. Luze jo duen istorio honen azken berriak eta gakoak azaldu dizkigu Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Eskuin muturreko haizeak mendebaldetik

Txileko hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pinocheten diktadura bukatu zenetik, lehenbiziko aldiz ultraeskuindar batek aginduko du herrialdean: Jose Antonio Kastek. Hauteskundeen emaitzez eta herrialdeko testuinguruaz aritu gara Julen Otaegi Leonet BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.

00:00:00 00:00:00
Berria FM
Berria FM

Errezoekin atzera bultzaka

«Ezustekoa ez da izan, baina mingarria bai». Abenduaren 9an eman zuen sententziaren berri Arabako Probintzia Auzitegiak, eta hura «zaplazteko» baten gisara deskribatu dute Askabide klinikako kideek. Epaileak errugabetzat jo ditu klinikaren aurrean abortuaren kontrako elkarretaratzeak egin zituzten 21 pertsonak. Haien errezoetan ez du atzeman biolentziarik. Klinikako arduradun Naroa Iturri eta zentroaren abokatu Bea Ilardia BerriaFMn izan dira auziari buruz hitz egiteko. Suminduta daude. «Emakumeen eskubideak eta askatasunak biltzen dituzten arau eta lege guztiek ikaragarrizko erresistentziak dauzkate».

00:00:00 00:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.