New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Heroia nola izan

2023ko urriaren 13a

Irailean iragarkiz betetzen da New York. Udazkenaren usainarekin bizitza ikaragarri bizkortzen da, jende andana dabil kaleetan, ekitaldi ugari daude, han eta hemen. Autobusetan eta metroan, geltokietan, kaleko wifi dorreetan, nonahi iragarkiak. Gehienak jantzienak dira, edo film edo serie berrienak, edo Broadwayko antzezlanenak.

 
Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Delaunayren eguzkia

Arteak poza ematen dit. Asebetetzen nauen ekintza da artelanak ikustea, mendira joatea edo lagunekin biltzea bezain ekintza beharrezkoa. Denbora asko igarotzen badut arterik ikusi gabe, tristatu egiten naiz eta urduritu, bitxia da, baina arteak laguntzen dit bizitzan oreka bilatzen, eta adiskidetzen nau, gure espezie ankerrarekin.

New Yorkeko Munduak

Irakurleen sarea

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta Bilbao-New York-Bilbao liburuaren irakurketa jarraia izango da Arriaga antzokian ostegunean. Aurretik, asteartez eta asteazkenez, bestelako hitzorduak antolatu dira. Asteartean, Euskaltzaindiako egoitzan, Mari Jose Olaziregi eta Miren Ibarluzea EHUko irakasleak arituko dira liburuaren hezur-haragi literarioez eta nazioarteko ibilbideaz. Asteazkenez, ni neuk emango dut hitzaldia, “Nondik datoz istorioak?” izenburuarekin, toki berean.

New Yorkeko Munduak

Euskara ikasleari

Jakin dut podcast honen entzuleen artean batzuk euskara ikasleak zaretela. Poztu egiten nau horrek. Eta zuei eskerrak eman eta gorazarre egin nahi nizueke oraingo honetan, zuengatik baikara ez bakarrik handiago baizik eta askotarikoago ere bai.

Euskara ez da bat bakarra, era asko daude euskaldun izateko, hiztunak adina, esango nuke. Inor ez da bestea baino euskaldunago, denok gaude maila berean, hizkuntza erabiltzen dugun neurrian.

New Yorkeko Munduak

Kalera bidean

Kalera bidean, ataritik atera eta ilargia ikusi dut zeru urdinean. Arratsaldea zen, baina oraindik ordu batzuk geratzen ziren iluntzerako. Hura ikusita, Ondarroako gizon batek, Arakistainek, kontatu zidan ipuina etorri zait burura.

New Yorkeko Munduak

Txorien bizitza berria

Mariana Enriquez idazle argentinarraren liburu berrian irakurri nuen, Toki eguzkitsua jende goibelarentzat izenekoan. Ipuin-liburua da eta narrazioetako batean kontatzen da txoriak, aurreko bizitza batean, emakumeak izan zirela. “Zigorren bat jasan zuten emakumeak”, idazlearen hitzetan. Ideia, nonbait, Amazonaseko herrien elezaharretatik atera zuen. Hango biztanleek hori uste dute, txori bakoitza, aurretik emakume izandakoa dela.

New Yorkeko Munduak

Dena dago geldirik

Unibertsitateen egoerak okerrera egin du azken astean. Poliziari deitzeak egoera makurtu baino ez du egin. Komunitate akademikoaren barruan tentsio handia somatzen da. Egon dira unibertsitate batzuk ikasleekin negoziatu dutenak, eta horietan arazorik gabe kendu dira kanpaldiak. Baina gehienetan polizia sartu da.

New Yorkeko Munduak

Ikasleen hautu zaila

Gazako triskantza dela eta protestak gero eta handiagoak dira Estatu Batuetako unibertsitateetan. Columbian kanpaldiak jarraitzen du, nahiz eta pasa den astean polizia oldartu zitzaien eta hura desegin, ikasleek berriz jarri dituzte dendak. Gazako egoera hobetu arte ez omen dira joango, eta Columbiak sionistekin dituen loturak eten arte.

New Yorkeko Munduak

Behar duguna

Lurraren nazioarteko eguna da, gaur, apirilak 22.

Charitie Ropati ikasleak Nazio Batuetan esandakoa etorri zait burura. Alaskako jatorrizko herrietako kidea da Ropati eta ingeniaritza estudiatzen du Columbiako unibertsitatean. Hark kontatu zuen bere birraitonak 1967 urtean egindakoa.

New Yorkeko Munduak

Eklipsearen uberan

Bitxia da New Yorken hiritarrek duten zientziarako zaletasuna eta jakinmina. Asteleheneko eklipsearekin bidaiak antolatu zituzten New York estatuaren iparraldera, Buffalo edo Niagara aldera, handik hobeto ikusiko zelako. Hegazkin txartelak eta hotelak agortu ziren.

New Yorkeko Munduak

Lurrikara eta erreplika

Goizeko hamarrak eta hogeian izan zen. Ostiralez. Columbia Unibertsitateko liburutegi barruan nengoen. Halako batean, burrunba. Tren bat azpitik pasako balitzaigu bezala. Sapaitik eskegita dagoen argi-armiarma dardarka hasi zen, kristal hotsa. Elkarri begira hasi ginen han geundenok. Inork ez zuen pentsatu lurrikara izan zenik. Kaleko obrak, kamioi handi bat albotik pasatzen. Horrelako zerbait. Handik gutxira, mugikorrak hasi ziren dardaraka. New York Estatuko mezua. Lurrikara bat izan zela, baina lasai egoteko. Ostean, eskolatik mezuak, umeak ondo daudela. Eta familiakoenak.

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

EB: Demokraziaren bestondoa

Europako parlamenturako hauteskundeen ondokoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko emaitzak aztertu ditugu Gurutze Izagirre BERRIAko Politika saileko koordinatzailearekin, eta Ipar Euskal Herrian eskuin muturrak izan duen igoera aztertu dugu Ekhi Erremundegi BERRIAk Baionan duen delegazioko kazetariarekin. Hauteskundeen emaitzak ikusita, Emmanuel Macronek Frantziako Asanblearako hauteskundeak aurreratu ditu, eta egoeraren gakoak azaldu dizkigu Erremundegik.

Kinka
Kinka

Ekofeminismoa(k) lurreratzen, bizitza egonkor eta iraunkor bat xede

Ekofeminismoak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak, pluralean: Mirene Begiristain eta Marta Barba izan ditu solaskide, eta ekofeminismoaren beraren balioez, gaur egun aktualitate diren ingurumen auziez eta Euskal Herrian ekofeminismoaren itzulian sortu den sareaz hitz egin dute. Hiztegian, arbolizidioaz mintzatu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Eta, aholkuen atalean, altzariak berrerabiltzeaz eta nork bere gustura atontzeaz hitz egin du Gorka Egiak.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Delaunayren eguzkia

Arteak poza ematen dit. Asebetetzen nauen ekintza da artelanak ikustea, mendira joatea edo lagunekin biltzea bezain ekintza beharrezkoa. Denbora asko igarotzen badut arterik ikusi gabe, tristatu egiten naiz eta urduritu, bitxia da, baina arteak laguntzen dit bizitzan oreka bilatzen, eta adiskidetzen nau, gure espezie ankerrarekin.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Ez duzu abusatuko

Elizako sexu abusuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Haurra zela Patxi Ezkiaga idazleak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Marisol Zamorak, eta atzetik beste hiru salaketa etorri dira. Biarnoko ikastetxe katoliko batean jasotako sexu abusuen eta indarkeriaren berri eman dute zortzi euskal herritarrek. Bi kasuen berri eman digute Jone Bastida eta Iñaki Etxeleku BERRIAko kazetariek.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Gimnasioaren zama

Nerabeak eta gimnasioa ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Geroz eta gehiago dira gimnasiora joaten diren nerabe eta gazteak, haien gorputza eraldatzeko asmoz, eta askotan erabilera oker eta kaltegarria egiten dute. Gaiaren inguruko gako nagusiak azaldu dizkigu Jone Arruabarrena Gipuzkoako Hitzako kazetariak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Ze urrun dagoen Brusela (II)

Europako Parlamenturako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurkezten diren alderdi politikoez eta abstentzioaz hitz egin dugu Gurutze Izagirre BERRIAko Politika saileko koordinatzailearekin eta Isabel Jaurena sail bereko kazetariarekin.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.