New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Maratoia

2024ko azaroaren 4a

Kolorez esnatzen da hiria azaroaren lehen igandean, Maratoiarekin. Central Parkearen inguruak jendez betetzen dira, hiritarrek profitatzen dute eguna elkarrekin pasatzeko, lagun artean edo familian, maratoia ikusi eta bazkaltzera joateko.

Gu ere urtero joaten gara maratoia ikustera. Bukaera baino pare bat kilometro lehenago, Met museoaren atzealdean, hantxe jartzen gara, ikurrina zabaldu eta lasterkari euskaldunak animatzera.

Polita da orduen joanean nola aldatzen den karrera. Hasieran korrikalari gutxi batzuk igarotzen dira. Denak dira argalak eta kirolari traza fina dute. Pixkanaka, multzoa handituz joaten da. Ez dira hain gazteak, gizenagoak daude, denetatik dago. Batzuk aldarrikapen politikoak egiten dituzte, mundu guztiko banderak daramatzate, eta baita ere gaixorik dauden senide edo lagunen izenak eramaten dituzte. Bakoitzak bere estilo pertsonala du korrika egiten, eta baita jazten ere.

Jendea edozein animatzen egoten da, hangoa edo hemengoa izan, handia ala txikia, emakume ala gizon, denak. Txalogarria, Akiles deritzen laguntzaileen lana, ikusmena galdu duten horiekin batera, saltaka haiek ere.

Gu ikurrinari eragiten egoten gara. Eta tarteka neke aurpegia poz bilakatzen da korrikalari euskaldunen bat igarotzean. Eta agurtu egiten zaituzte, edo eskua topa egin edo besarkatu ere bai. Oso nekatuak egoten dira ordurako eta ikurrina ikustea poza izaten da haientzat. Eta guretzat ere bai, jakina.

Azken korrikalariak beti dira hunkigarrienak. Edadekoak izaten dira, edo korritzeko ohiturarik ez dutenak. Oinez doaz, irribarrea aurpegian. Beren buruari egindako promesa bete duten horiek.

Guk urtero egiten diogu gure buruari zin datorren urtean korrikan egingo dugula, neguarekin hasiko garela entrenatzen datorren urtean New York kolorez betetzen duen lasterketan arin arinka egiteko.

Baina gero sekula ez da betetzen. Eskerrak, ikurrina hartu eta animatzera joatea geratzen zaigula.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

New Yorken ez dago Airbnb-rik

2024ko abenduaren 9a

Lehengusinak deitu zidan esateko New Yorkera etorriko zirela oporretan. Betidanik nahi izan dutela ezagutu hiria, irudiak bai oso agerian dituztela, filmetatik, liburuetatik, musikatik, eta bisitatu nahi dutela horregatik, egundo egon gabe ere, hainbeste markatu dituen hiria. Warholen margoak, Velvet Undergrounden diskak, Basquiaten pintadak. Leonard Cohen, Patti Smith eta garai bateko bohemioak biltzen ziren Chelsea hotela.

New Yorkeko Munduak

Mundua edertzen du euskarak

2024ko abenduaren 2a

Mundua edertzen du

bertsoak

Mundua edertzen du

naturak

Mundua edertzen du

arteak

Mundua edertzen du

lagunak

Mundua edertzen du

gauak

Mundua edertzen du

ametsak

Mundua edertzen du

larruak

Mundua edertzen du

bihotzak

Mundua edertzen du

justiziak

Mundua edertzen du

begiruneak

Mundua edertzen du

oroimenak

Mundua edertzen du

berdintasunak

Mundua edertzen du

irriak

Mundua edertzen du

biziak

Mundua edertzen du

herriak

Mundua edertzen du

euskarak

euskarak

edertzen du mundua.

 

2024ko euskararen nazioarteko egunean.

Eta Mikel Urdangarinek kantara ekarria.

New Yorkeko Munduak

Titiriteroa

2024ko azaroaren 25a

Paul Auster idazleari omenaldia egin zioten Villa Albertine liburu-denda txairoan. Siri Husvedt haren alargunak hitz egin zuen aurrena, bikain. Ondotik, itzultzaileek, editoreek, irakurleek hartu zuten hitza. Azkena, Philipe Petit funanbulista izan zen.

New Yorkeko Munduak

Amu Ezpanin

2024ko azaroaren 18a

Osaba Santik itsasoari begiratzen zion izaki bizidun bati bezala. Itsasoan ez zegoenean balkoian egoten zen, hari begira, eta ikusten zuen nola aldatzen zen aldartez, ekaitza bazekarren edo bare bazen.

 

New Yorkeko Munduak

Eskutitza

2024ko azaroaren 11

Ia inork ez du idazten eskutitzik orain. Mezu elektronikoak bai, bideo laburrak, mugikorretik testuak. Baina kartak, ez. Hala ere, badu eskuz idatzitako gutun batek berebiziko indarra, badirudi eskuz idaztean gure barren barrenean miatu eta ateratzen ditugula ezkutuko altxorrak.

New Yorkeko Munduak

Maratoia

2024ko azaroaren 4a

Kolorez esnatzen da hiria azaroaren lehen igandean, Maratoiarekin. Central Parkearen inguruak jendez betetzen dira, hiritarrek profitatzen dute eguna elkarrekin pasatzeko, lagun artean edo familian, maratoia ikusi eta bazkaltzera joateko.

Gu ere urtero joaten gara maratoia ikustera. Bukaera baino pare bat kilometro lehenago, Met museoaren atzealdean, hantxe jartzen gara, ikurrina zabaldu eta lasterkari euskaldunak animatzera.

New Yorkeko Munduak

Schwartz andrearen agurra

2024ko urriaren 28a

Iragan ostegunean egin genion Schwartz irakasleari agurra. Berrogei urtez aritu zen gure semea dabilen Center School eskolako zuzendari. Agurra ez zen izan eliza batean, ohi denez, ezta ezelako erlijio tenpluren batean. Gorazarrea New Yorkeko kultura etikorako elkartearen egoitzan jaso zuen. Halakoxea zen Schwartz.

New Yorkeko Munduak

Larrialdiak New Yorken

2024ko urriaren 21a

Semeak kolpe bat hartu zuela eta larrialdietan izan ginen iragan astean. Buruan zabaldu txiki bat, jolasean zebilela. Gauza handia ez baina ondo itxi beharra nabari zen.

Metroz joan gara ospitalera. Taxia baino bizkorragoa da.

New Yorkeko Munduak

Dena ondo

2024ko urriaren 14a

Metroan noala, aldiro aplikazio berri baten iragarkia ikusten dut. Lana lortzeko, bikotekidea aurkitzeko, ilea ez erortzeko.

Horren karietara, duela egun batzuk solasaldi bat izan nuen gauza hauetan aditua den lagun batekin. Aplikazio baten berri eman zidan. Gauza txarren aplikazioa. Momentuan gertatzen ari diren krimenen berri ematen dizu. Eta abisatu, zure kokapenaren arabera. Horrela, jakingo duzu zure ondoko kalean lapurreta bat izan dela, alboko parkean kolpatu egin dutela norbait, edo poliziak atxilo egin duela zein edo zein hiru karrika beherago.

New Yorkeko Munduak

Diasporaren alde

2024ko urriaren 7a

Halako batean, sartu naiz, asperdura astintzeko edo, abizenen berri ematen duen web orri batean. Jakin nahi izan dut zenbat Uribe dauden munduan zehar eta harridura sortu dit emaitzak. Euskal Herrian, 4000 bat omen daude. Gehiena baina Mexikon daude, 90.000. Hego Amerikan zehar, beste andana, Kolonbian, Perun, Argentinan, Txilen.

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Baxar al-Assad: Bat-batean erori da

Siriako gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. HTS muturreko koalizio islamistak ezusteko erasoa abiatu zuen azaroaren 27an, eta hamaika egunen buruan Baxar Al-Assad presidenteak Siriatik ihes egin du. Egoera nahasi eta zalantzaz beteriko horretaz aritu gara Mikel Rodriguez BERRIAko editorearekin.

Kinka
Kinka

Urdaibaiko biosfera babesteko konpromezuak, auzitan 40 urteren ondoren

Aurtengo Kinka podcastaren azken atalean, Urdaibaiko biosfera erreserba eta bertan eraiki asmo duten Guggenheim Urdaibai museoaren ekimena izan du hizpide saioak, Ibone Ametzaga UNESCO Katedrako kidearekin eta Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kidearekin batera. Hiztegian, industria aurreko aroaren mugarriaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

New Yorken ez dago Airbnb-rik

Lehengusinak deitu zidan esateko New Yorkera etorriko zirela oporretan. Betidanik nahi izan dutela ezagutu hiria, irudiak bai oso agerian dituztela, filmetatik, liburuetatik, musikatik, eta bisitatu nahi dutela horregatik, egundo egon gabe ere, hainbeste markatu dituen hiria. Warholen margoak, Velvet Undergrounden diskak, Basquiaten pintadak. Leonard Cohen, Patti Smith eta garai bateko bohemioak biltzen ziren Chelsea hotela.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Ilunaren lilura

Zulo beltzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurten Gaia BH3 zulo beltza aurkitu dute, inoiz aurkitu duten izar-zulo beltz masiboena. Zulo beltzez eta aurkikuntza horretaz aritu gara Miren Millet Kutxa fundazioko kide eta Donostiako planetarioko arduradunarekin.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Ogi beltza, urrezko ogi

Taloak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Garai batean eguneroko ogi zena, kapritxo bihurtu da gaur egun. Taloaren bilakaeraz mintzatu zaigu Ane Insausti Barandiaran BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria.

Berria FM
Berria FM

Transmisio kate feministak

Diagnostikoa ez da berria, baina ezin esan iraungi denik. Aspaldi, eta oraindik ere, hainbat ikerlari feministak ohartarazi dute euskal kulturari loturiko memoria kolektiboa berridazteko premiaz. Besteak beste, aldarrikatu dute transmisioan ere behar dela eragin: ikuskera heteropatriarkaletik desplazatu, begirada transfeminista ezarri. Berria FMn, Iratxe Retolaza ikerlari eta irakaslea mintzatu zaigu gaiaz. Agurtzane Intxaurraga antzerkigilea ere bai; «gizon gosetuez», eszenatokietan kontatu nahi dituztenez.

 

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.