Xiringa bat ikusi dut trenbidean botata, 116 kaleko geltokian.
Segituan, burura etorri zaizkit haurtzaroko irudiak, heroinaren garaiko nekeak, hiesaren itzal luzea. Gertuko jendea, galtzen, desagertzen.
Estatu Batuetan adikzio arazo handia dago. Albisteetan ageri da armada Venezuelako batelak hondoratzen. Arazoa gerra baten moduan konponduko balitz bezala, indarkeriaren bitartez, irabazle eta galtzaileekin. Baina New Yorken, zorionez, bestela ikusten da kontua. Hemen, pertsona dago erdigunean.
Kartelak daude kaleetan, baina ez drogaren aurkakoak –droga, hainbeste gauza bere baitan hartzen duen hitza–. Ez; adikzioan jartzen dute arreta. “Adikzioa gaixotasuna da”, diote pantailek. Eta ondoko mezuak ematen: erraza da norbait epaitzea. Zaila, ordea, adikziotik ateratzea. Kanpainak aurreiritzien aurka egiten du, gizarteari begietara begiratuz, tabuetan galdu gabe.
Liburu bat baloratuko zenuke soilik azala ikusita?, dio beste afixa batek. Liburua irakurri egin behar da. Adikzioaren atzean pertsona bat dago. Beste edozein bezalako pertsona bat: familia izango du, lagunak, ametsak eta esperantzak. Tratatu ezazu, beraz, pertsona bat bezala.
Horretan nengoela, sartu da geltokira trena. Bagoiek estali dute xiringa –ez al ditu gizarteak ere bere bekatuak ezkutatzen?–, eta barrura sartu naiz, etxera bidean.
Besteen gabonak
Gabonetako giroa nabari da aireportuan: argiak, apainketa, Santa Claus eta bastoi erraldoiak. Musika ere Gabonetakoa da, kanta alaiak, familiako hitzorduak iragarriz. Beteta dago aireportua, eta ilara luzeak daude kontroletik pasatzeko. Pantailak dio 45 minutu egon beharko dugula zain. Urratsez urrats, lerroari jarraiki, bira eta berriro ilarara. Jendea nekatuta eta urduri dago, kontrola pasatzeko grinarekin.
Julliardeko kantariak
Juilliard da New Yorkeko musika eskolarik prestigiotsuena. Zaila da bertan sartzea, eta mundu osoko ikasleen guraria da han ikastea. Alabaren lagunik onenaren aitak bertan egiten du lan, opera kantarien irakaslea da, eta gonbidatu egin gaitu Gabon aurreko ikuskizunera.
Thomas Pynchon dabil solte
Thomas Pynchon izango da, Don DeLillo eta Stephen Kingekin batera, AEBko literaturan idazlerik ikonikoena. Nobela postmodernoaren asmatzaileetako bat, are ikonikoago bihurtzen du haren irudi publikorik ia egon ez izana. Gaztetako hiru-lau argazki kenduta ez dago haren irudi gehiagorik. Inork ez daki zer itxura izango duen orain.
Hori da Patti Smith
Beacon antzokira hurbildu gara Patti Smithen Horses diskoaren 50. urteurreneko ekitaldira.
Horses da Smithen ibilbideko lanik bereziena, Van Morrisonen “Gloria” haren bertsio indartsua jasotzen duena. Eszenatokian diskoa grabatu zuten musikari berak zeuden: Smith bera, gitarra jotzailea eta bateria jotzailea. Gainontzeko biak, hilda.
Dilistak eta txanpaina
Aurreko astean kontatu zuen familiako taldean izeko Maitederrek. 1975eko azaroaren 20an, Francoren heriotza egunean, ama zain zuela etxean bazkaltzeko, dilista platerkada bat eta txanpaina botila batekin. “Gizon hori ni baino lehen joatea nahi nuen.” Eta horregatik poza eta, ondorioz, txanpaina.
Mamdaniren fedea
New Yorkeko alkatetzarako bozak irabazi ditu Zohran Mamdani gazteak. Egozten diote eskumakoek sozialista eta musulmana dela. Musulmanarena harrigarri egiten da, New Yorketik kanpoko aurrerazaleen artean ere.
Zabarseko okina
Arratsaldez joan gara Zabar’s dendara ogi bila. Okinak esan digu 60 zentimotan dituela bagelak; arratsalde partean merkeago egoten dela ogia, eta aprobetxatzeko.
Eskatu diogunean, gure migrari azentuaz jabetu da. Nongoak ginen galdetu digu, eta guk euskal herritarrak erantzun. —Hara, badakit, zuen hizkuntza da “euskara”. —Halaxe da —esan diogu. —Nola dakizu hainbeste?
—Bada, etxean ez genuelako telebistarik —esan digu. Telebistarik ez, eta liburuak ematen zizkiguten irakurtzeko. Hortik dakit euskararena. Idatzi ere egiten dut —aitortu digu—, nobela pare bat ditut, baina ez ditut argitara eman.
Eta isilune baten ostean esan du: —Nobela bat idaztea beti da frakaso bat. Inoiz ez zara geratzen gustura; bukatutzat ematen dituzu, baina bukatu, sekula ere ez.
Okinaren nobelaren ideiarekin geratu naiz bueltaka, eta arrazoia eman ere bai, 60 zentimoko bagela jaten, telebistari begira.
Alkate zaharra edo alkate berria
Bihar, asteartez, dira New Yorkeko alkatetzarako bozak. Bi hautagai nagusi daude lehian.
Alde batetik, alderdi demokratako hautagaia, Zohran Mandani, 34 urteko gaztea. Aita Columbiako irakaslea, kolonialismoan aditua, eta ama Mira Nair zine-zuzendaria. Gazteen artean babes handia lortu du Mandanik, baita ezkertiarren artean ere. Sareak mugitzen badaki, eta diskurtso argia du: alokairuak izoztu, autobusak musutruk, eta entzun, jendeari entzun.
Trenbideko xiringa
Estatu Batuetan adikzio arazo handia dago. Albisteetan ageri da armada Venezuelako batelak hondoratzen. Arazoa gerra baten moduan konponduko balitz bezala, indarkeriaren bitartez, irabazle eta galtzaileekin. Baina New Yorken, zorionez, bestela ikusten da kontua. Hemen, pertsona dago erdigunean.
Katutxoria
Kontua da kalatxori bat hurreratzen zaiela goizero etxera. Hegaztia gose da. Nonbait auzokide batek portuko katuei jana botatzen die goizero, eta hara agertzen da kalatxoria ere. Katuak uxatzea erraz egiten zaio haren hegal handiekin, eta gozatzen du oturuntzaz.




