Moda eta diseinua

"Moda eta diseinua" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Iraia Vieira Gil

2022ko abuztuak 4

Bigarren eskuko <em>vintage</em> arropa, zintzilik.
Kontsumo arduratsuan oinarritzen den bigarren eskuko azoka antolatu du Vintage Bilbao markak, Zorrotzaurreko Espazio Open gunean. Abuztuko asteburu guztietan irekiko dute

Olaia L. Garaialde

2022ko apirilak 21

Trixertak egitasmoan, BERRIAk, Oninart-ek eta hiru sortzailek astero notizia bat ilustratuko dute apirilaren 28tik ekainaren 23ra. Azken albistea BERRIAren irakurleek aukeratuko dute.

Enekoitz Telleria Sarriegi

2022ko apirilak 5

Balentziagaren soineko bat, urteurrenaren harira Balentziaga museoan jarritako erakusketan.
50 urte bete dira Cristobal Balentziaga diseinatzailea hil zenetik. Modari egin dion ekarpena, utzi duen ondarea eta oraindik ikertzeko gelditzen dena nabarmendu dituzte adituek. Haren izena daraman markak sekulako sona eta ospea hartu du berriro, baina oso bestelako diseinuetan eta merkatuetan.

Andoni Imaz

2022ko martxoak 19

Dandar luzeko soineko bat, eta artilezko jantziak atzealdean.
Balentziaga museoak 'Balentziaga izaera' erakusketa ireki du, diseinatzailea hil zela 50 urte betetzear direla. Haren estiloa bereizten duten 90 pieza ditu, gehienak orain arte erakutsi gabeak

Kirmen Uribe

2022ko martxoak 14

Txapela

New Yorken txapela jazten da. Norbait txapela buruan ikusi nuen lehen aldian dudan egon nintzen harengana joan eta galdetzeko euskalduna ote zen, ze herritakoa. Dena den, denborak aurrera egin ahala, ohartu nintzen gero eta jende zebilela txapelarekin. Boneta beltzak ziren gehienak, baina bazeuden urdinak, grisak edo gorriak. Horrela pentsatu nuen txapela eraman eramaten zutela bai, baina ez zirela izango denak euskaldunak.

Amaia Igartua Aristondo

2022ko otsailak 24

Espainiako Andrea Crews kolektiboko kide bat, bigarren eskuko arropekin egin zuten mendi baten gainean; soinean, bi alkandora zaharrekin egindako jantzi bat.
Arroparen kontsumoa, hautu libre bat baino gehiago,«inposatua» izan da: ekoizpen handi hori saltzeko, moda lasterreko industriak balio positiboekin lotu du bere jarduna, kalteak ezkutatuz. Badira alternatibak: marka txikiek ekoizpenari buruzko informazio xehea ematen dute.

Ane Insausti Barandiaran

2021eko irailak 11

Fanny Alonsok Andoaingo kotoi lantegiko emakumeak omentzeko bilduma bat sortu du.
Hamar diseinatzailek Kutxa Kultur Moda programan sortutako arropa bildumak aurkeztuko dituzte, bihar, Txillida Lekun. Azken urtean landutakoa erakusteko aukera izango dute desfilean.

Ane Markina Auzmendi

2021eko abuztuak 20

Alaia Gaztelumendi ilustratzailea eta Libe Sagarzazu diseinatzailea, Hondarribiko Kulluxka Studio Storen, <em>Aia</em> bilduma aurkezten.
Alaia Gaztelumendi ilustratzaileak eta Libe Sagarzazu diseinatzaileak 'Aia' bilduma sortu dute, Aiako Harrian inspiratuta. Jantziak Euskal Herrian bertan ekoiztu dituzte.

Olaia L. Garaialde

2021eko ekainak 12

Suziri baten antza duen <em>Laika</em> lanpara, Zabal herriko prietotarren etxeko egongela argiztatzen.
Upel birtziklatuekin lanparak egiten dituzte Prieto aita-alabek, Nafarroako Zabal herrian. Aitaren zurgintza ezagutzak eta alabaren diseinu jakintzak batu dituzte Baku Barrikupel familia negozioan. Horrela, zaborra erabilgarri bihurtzen dute.

Ainhoa Larretxea Agirre

2021eko apirilak 15

Trixertak egin aitzinetik, probak egin dituzte zenbait diseinutan.

Hiru hanka ditu Trixertak egitasmoak: Oninart, BERRIA eta hiru diseinatzaile. Apirilaren 26an hasi eta uztailaren 4ra arte izanen da martxan albisteak elastiko bihurtzen dituen proiektua.

Gehiago ikusi

Publizitatea