EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategaia izateko

Koalizio subiranistak Del Rioren aldeko apustua berretsi du, «hirian eraldaketa ziklo berri bat gidatzeko».

Maria del Rio EH Bilduko eleduna, Bilboko Udalean. EH BILDU
Maria del Rio EH Bilduko eleduna, Bilboko Udalean. EH BILDU
14789412 kepa
2026ko irailaren 11
08:34
Entzun 00:00:00 00:00:00

EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Maria Del Rio Pereda proposatu du Bizkaiko hiriburuko alkategai izateko, «hirian EH Bildu gobernu alternatiba gisa» sendotzeko. Erabaki horrekin eta 2023ko hauteskundeetan lortutako «emaitza historikoen» ondoren, koalizio subiranistak Del Rioren aldeko apustua berretsi du, «hirian eraldaketa ziklo berri bat gidatzeko, bilbotarrak erdigunean jarriko dituena eta guztiei bizi proiektu duinak garatzea bermatuko diena».

EH Bilduk «proiektu ezkertiar eta subiranista bat» defendatzen du Bilborentzat, «hirian bizi eta lan egiten duten pertsona guztien beharrei erantzungo dien hiri eredu berri bat lortzeko anbiziozko proiektu bat gorpuztuz», esplikatu dute. Gehitu dute lau urteotan proiektu horren alde lan egin duela Del Riok, «geroz eta gehiengo sozial zabalago baten babesa duena». 2023ko udal hauteskundeetan ere hura izan zen EH Bilduren Bilboko alkategaia.

Koalizio subiranista azken egunetan ari da, kurtso politikoa hastearekin batera, datorren urteko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetako zerrendaburuak zehazten. Iragarria du jada nortzuk proposatuko dituen Nafarroako lehendakaritzarako eta hiru diputazioetarako: Laura Aznal Nafarroan, Eva Lopez de Arroiabe Araban, Iker Casanova Bizkaian eta Maddalen Iriarte Gipuzkoan. Lau herrialdeetako hiriburu ia guztietako zerrendaburu izateko proposamenak ere zabaldu ditu: Joseba Asiron saiatuko da Iruñeko alkatetzari eusten, Del Rio berriro izango da hautagai Bilbon, eta Nerea Kortajarena ahaleginduko da Donostian EH Bilduk 2015ean galdu zuen aginte makila berreskuratzen. Gasteizko alkategaia nor izango den esateko dauka koalizioak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA