Gazteak

Umeak umeagotzen zituzten lurralde batean...

Umeak umeagotzen zituzten lurralde batean...

Polemikagai izan da azken asteetan Roald Dahl idazle galestarra, haren zenbait lanetatik —asko haur eta gazte literaturako liburu ezagunak— ustezko hizkera «iraingarria» ezabatzen ari direla eta. Anjel Lertxundi idazleak auzi horri buruz idatzi du iritzi zutabea, literaturaren eta haurren alde jarriz.

Maria Rodriguez Suarez: «Pornografiak maskulinitate hegemonikoa irudikatzen du»

Maria Rodriguez Suarez: «Pornografiak maskulinitate hegemonikoa irudikatzen du»

Internetek guztiz aldatu ditu pornografia kontsumitzeko ohiturak. Nerabeek 12 urterekin ikusten dute lehen aldiz, eta harreman sexualen inguruko estereotipoak indartzen ditu horrek. Maria Rodriguez Suarez sexologoak (Siero, Espainia, 1986) sexu heziketako eskolak ematen ditu DBHn.

Euskara ere atrapatua

Euskara ere atrapatua

Trapa 1990eko hamarkadan jaio zen, AEBetan, baina azken lauzpabost urteotan egin du eztanda Euskal Herrian. Genero maitatua da askorentzat, baina kritika jomuga ere izaten da hainbatetan.

Ahotsari jarritako filtroek, hizkera sarri diglosiko eta zikinak eta kantuetako mezu garratzek asaldura eragiten dute zenbait esparrutan. Haren arrakasta, baina, ukaezina da jadanik.

Irakasle bat zendu da Donibane Lohizunen, ikasle batek labana sartuta

Irakasle bat zendu da Donibane Lohizunen, ikasle batek labana sartuta

Gaztelaniako eskolak ematen ari zen 52 urteko emakumea, eta 16 urteko ikasle batek eraso egin zion. Erailketa egotzita, atxilotu egin zuten berehala gaztea. Auzia ikertzen ari dira orain.

Orereta ikastolako ikasleak, kazetari

Orereta ikastolako ikasleak, kazetari

'Egunkaria'-ren itxiera, BERRIAren sorrera eta herri mugimenduak landu dituzte Errenteriako Orereta ikastolan, Kilometroetako ekintzen barruan. Zortzi orriko egunkari bat osatu dute: 'Egun oro'.

Goiuri Zabaleta:  «Ametsa betetzen ari naiz»

Goiuri Zabaleta: «Ametsa betetzen ari naiz»

Ados klubaren binakako nagusia jokatzen ari da, lehen aldiz. Hura da gazteena: 13 urte baino ez ditu. «Gozatzen» ari da, eta «izugarri» eskertu du aukera.

Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura

Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura

Ikusgelak bideo berri bat plazaratu du: 'Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura'. Bertan diotenez, Mariasun Landa (Errenteria, Gipuzkoa, 1949) idazlearen lana inflexio puntu bat da euskarazko Haur eta Gazte literaturan. «Ikuspegi eta estilo berriak ekarri zituen, bide berri bat zabalduz».

Baionak 50.000 biztanleren langa gainditu du

Baionak 50.000 biztanleren langa gainditu du

Biztanle hazkuntza ez da orokorra izan Ipar Euskal Herriko kostaldean; Ziburuk 600 herritar galdu ditu sei urtean. Barnealdean, berriz, Donibane Garazin ez da mugimendu askorik egon, baina Maulek 269 biztanle galdu zituen 2008tik 2019ra.

Tiktok, algoritmoen bidez 'komunikatzen'

Tiktok, algoritmoen bidez 'komunikatzen'

Hamar gaztetik lauk nahiago dute bilaketak Tiktok aplikazioan egin Google erako bilatzaileetan baino. Aldatu egin da paradigma. Informazioa eta aisialdia bateratzeak eragina dauka norberaren eta munduaren ikuskeran.