Gazteak
Ikasleen irakurtzeko gaitasuna amiltzen ari dela azaleratu du PISA txostenak
Hego Euskal Herriko ikasleen emaitza kaskarrez ohartarazi dute PISA txostenean. Mundu zabaleko datuekin osatzen den txosten horrek Hego Euskal Herriko ikasleen eboluzioa ere aztertzen du, eta agerian utzi du ikasleek behera egin dutela alor guztietan: zientzietan, matematikan eta irakurketan.
«Emakumeok goraka egiten ari gara aizkoran, baina behar adinako ikusgaitasunik gabe jarraitzen dugu»
Oihana Fernandez de Barrena Euskal Herriko aizkolari txapeldun berria da. Ametsa egia bihurtu du, baina tentsioa hobeto kontrolatzen ikasi behar du: "Oso erraz ateratzen naiz neure onetik".
Metak bi ordura mugatuko du adin txikikoek bere sare sozialetan igaro dezaketen denbora
Teknologia konpainiak 16.680 milioi dolar ordaindu beharko ditu adingabeen eta sare sozialen auzibidearen harira; AEBetako hainbat estatuk aurkeztu zuten akusazioa.
Nafarroa eta Lapurdi elkartzen diren tokian, zurgintzara gerturatzeko proiektu aintzidaria
Baserriberri proiektua bultzatu dute mugaz gaindiko hiru entitatek. Baserri zahar bat berritu dute, eta asmoa da formakuntzarako gune bateratu bat sortzea.
Euskara
Ikasle batzuek selektibitate probaren Euskarako azterketan zero atera izanak euren eta gertukoen protestak eragin ditu. Onintza Enbeitari gogoetatzeko modukoa iruditu zaio hori, eta testu honetan laburbildu du bere iritzia.
Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunen kasuak gora egiten ari dira, batez ere, gazteen artean
Eusko Jaurlaritzak sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak prebenitzeko kanpaina aurkeztu du, eta ohartarazi du gazteen artean infekzioak ugaritzen ari direla.
«Emazteak behartuak gara depilatzera, eta, ez badugu hala egiten, epaituak gara»
Lucie Francini argazkilariak emakumeen ileak agerian uzten dituzten irudiak egin ditu, haien gorputzaren gaineko kontrola salatzeko. Baionako galeria batean paratu dituzte argazkiak.
Mahai jokoak, aisialdia euskalduntzeko
Toki Kultur Elkartea sortzea erabaki dute Donostiako guraso batzuek. Euskaraz pentsatu eta sortu dituzte mahai jokoak, aisialdia euskaldundu eta pantailak alde batera uzteko asmoz.
Errenteriako sexu erasoen lorratza: biktimen nahia zapuzten denean
Harrabots handia eragin dute Errenterian kultur munduaren esparruan gertatu eta azken egunetan azaleratu diren bi kasuk. Haietako batean behintzat, zapuztu egin da mugimendu feministak eta erasoen biktimek egin nahi zuten bide isila. Biktimen borondatea errespetatzearen garrantzia azpimarratu du mugimendu feministak berriz ere.