Kultura klasikoa
Tutankamon: mito arkeologikoaren mendeurrena
1922an topatu zuten Tutankamon faraoi egiptoarraren tonba; 1925eko urriaren 28an, berriz, justu duela ehun urte, faraoi momifikatua. Arkeologiaren mugarri ezin garrantzitsuagoa izan zen aurkikuntza hura, eta interes olatu bat piztu zuen munduan.
Irulegiko Eskuaren inguruko dokumental bat egiten ari dira
'Eraukon. Eskuaren mintzoa' dokumentala udaberrirako egongo da prest. Oroitz Zabala eta Iban Toledo orain ari dira ikus-entzunezkoa grabatzen. Zirrara sentitu zuten hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu zela jakitean: «Egun batetik bestera bihurtu zen gure herriaren pop ikono bat».
Erromatar garaiko urrezko eraztun bat aurkitu dute Donazaharren
2018an Zalduako aztarnategian agertutakoaren ia berdina da, eta Ipar Euskal Herrian halakorik aurkitzen den lehen aldia. Aranzadiren arabera, aurkikuntzak argi azaleratzen du Pirinioen bi aldeen arteko «lotura estua», eta zona horrek Erromatar Inperioko merkataritza sarearekin zeukan harremanaren erakusle ere bada.
Iberieraren eta euskararen zenbaki sistemak, antzekoak?
2.000 urte inguruko idazkun bat aurkitu dute Lantzen
Larrahe baskoien dibinitateari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben
Duela 2.100 urteko sarraski bat
Irulegiren «irudi izoztu zabalago bat» erdietsi dute
Ikusi dute ekialdeko zona ere K. a. I. mendean abandonatu zela. Eskailera batzuk aurkitu dituzte aurten induskatutako etxebizitza
batean; orain arte, inoiz ez da halakorik atzeman Mendebaldeko
Pirinioetako Burdin Aroko herrixka batean.
Egiptoera euskaraz azalduta
Ehun urte bete dira Howard Carterrek Tutankamonen hilobia aurkitu zuenetik. Eta aurkikuntza horrek goitik behera aldatu zuen egiptologiaren zientzia. Arlo horretan aditua da Karlos Almorza Aranzadiko ikerlaria, eta xehe-xehe azaldu dizkio BERRIAri egiptologiari buruzko bitxikeria eta sekretu guztiak.