1197. urteko egun buruzuri batek argitu du Iruñean. Nafarroako Erresumako buruzagi Antso VII.ak, Azkarra ere deitzen den horrek berak, kontu eta arreta handiz egindako lan bat jaso du jauregian: biblia bat da, bere enkarguz, beren-beregi eta espresuki egina. Pentsa liteke jauregiko tokirik zabalenean erakutsiko dutela, erran nahi baita jende gehien batzen den tokian, adibidez, egongela nagusian edo kapera gisa egokitutako areto batean. Ageri-agerian jarriko dute behintzat, bertan bizi den noble eta zerbitzari orok ikus dezan; baita bisitariek ere, jakina.
Gidoia: Garbiñe Ubeda.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.





