“Kulturaz eta memoriaz ari gara. Ondarea babesten dugu, ez turismoa”. Hala dio lan-tresnaren baten zaharberritze lanetan dabiltzan adineko bi emakumezkoren gainean dagoen kartelak. Bizkaiko Meatzaritza museoan gaude, Gallartan, eta Kevinek ireki digun atea zeharkatuta egin dugu topo eszena honekin; pasabide hori, berez, Kevini eta bere lankideei mugatua baita. Igarobidearen beste aldean dagoen ateko heldulekua biratu eta segituan ikusi dugu, imajinatu baino handiago: egurrezko bagoneta baskulagarria.
Gidoia: Amets Aranguren.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.




