Kulturaren bidez, geure buruari nor izateko baimena ematen diogu BERRIAn, besteak beste. Munduan gertatzen denaren berri ematen dugu, kulturgileen eskutik. Gertakari baten analisia egin, sorkuntza ardatz.
Hiztripuak eta kontakatiluak
Izan zirelako gara
Kanpo begirada
Herri ekimenez sortua
Leiho bat mundura
Euskal Herria egunero sortzeko
Bagara nor
Guk hizkuntza eta hizkuntzak gu
Udazkena, ambient-a eta beste berritasun batzuk
Azken asteotako nobedadeetako batzuk entzun ditugu MurMur-en; hasi Garazi Esnaolaren piano leunetik, igaro Iker Munduateren eta Saguxar-en ambient giroetara, Kattalin eta Nenufarrak-en pop-elektronikoa, Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldia-ren pop-folka eta Soka, Ohil eta Makribaren rock molde berriagoak ere bai... eta baita haietakoren baten oihartzun-murmurioak ere.
Urubia: Bertsoari lotuta
Euskal Herriko Bertso Txapelketa hasi da, eta gai horri eskainiko diogu URUBIA podcastaren hirugarren denboraldiko lehen atala. Hala da, hirugarren urtea dugu jadanik Urubia podcastean. Aurtengo bidea abiatzeko, beraz, bertsoari lotuko gatzaizkio.
Dena alda dezakeen esaldia
Frantziako konstituzioa aldatzeko proposamena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek egin dute, eta babesa biltzen hasiak dira, urte bukaera baino lehen Frantziako Asanblean eztabaidatu dadin. Hizkuntza gutxituentzat zama bihurtu den 2. artikulua aldatu nahi dute, besteak beste; ez dezaten euskararen eta egoera berean dauden beste hizkuntzen aurka erabili. Proposamenari buruzko xehetasunak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak.
Lehenbiziko galbahea
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lehenbiziko fasean 42 bertsolari aritu dira lehian, baina 17 baizik ez dira hurrengo fasera igaro. Finalaurrekoak urriaren 24an hasiko dira, eta azken txapelketako finalistak sartuko dira lehian. Lehenbiziko faseari buruz aritu zaizkigu Iratxe Muxika Karrion eta Miren Mujika Telleria BERRIAko kazetariak.
Izturitzeko xirula
Nora eraman zaitu, entzule, txirularen doinu horrek? Nora, edo zein garaitara? Itxi begiak. Eta bat-batean denboraren makinan sartu zara, eta 35.000 urte gibelera eraman zaitu. Han zaude, orain, Izturitzeko haitzuloan, eta irudikatzen dituzu garai hartako gizakiak borobilean bildurik, edo nork daki nola, txirula doinu horrekin lasaitzen. Ilundu duenean? Goizean? Arratsalde hastapenean? Ez dakigu. Ezta ere zein helbururekin jotzen zuten txirula. Badakiguna da Euskal Herrian musika badagoela, gutxienez 35.000 urte hauetan.
AHT: ezezkoaren eta ezinaren artean
AHTaren proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 20 urte iragarri gabe hasi ziren makinak lanean, Arratzua-Ubarrundian (Araba). Ordurako hamar urte zeramaten oposizio mugimenduak proiektuaren kontra borrokan. Euskal Herriko historia garaikideko borroka nagusietako bat izan da AHTaren kontrakoa. Urte hauetan dirutza gastatu dute, eta oraindik lanak ez dira bukatu. AHTaren proiektuaz eta haren kontrako borrokaz aritu gara Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariarekin.





