Aldi hau kontatzeko
Aldi hau kontatzeko

Leiho bat mundura

2023ko urriaren 13a

Munduan zer gertatzen den eta zergatik. Hori euskaraz jaso eta ematea izan da BERRIAren helburuetako bat. Lekuko izan eta lekuko egin. Aldi hau ere mundutik kontatzen dugulako.

Atal gehiago
Podcastak
Berria berriketan
Berria berriketan

Urratsik handiena falta da

Hondarribiko alardea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. BERRIAk urtero ematen du alarde parekidearen berri, eta, aurten, Isabel Jaurena kazetaria goizean goizik han izan da, lanean. Grabagailua eskuan hartuta, kronika egin du eta ondoren han bizitakoen berri eman du.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Bidaide isila

BIDAIDE ISILA

Itzuli gara New Yorkera eta, ohi bezala, hantxe eduki dugu gure zain. Ez naiz ari Askatasunaren irudiaz ez, edo txakur, katu edo bestelako etxeko animaliei buruz. Ari naiz gure landareaz. Erosi genuen New Yorkera iritsi bezain laster, zortzigarren urtea izango da aurtengoa, eta geroztik gurekin dago. Ez zen oso handia hartu genuenean, ontzi txiki batean sartzen zen. Gabonetako kaktusa deritzo, negu partean lore zuriak eta gorriak ateratzen zaizkiolako. Ez da landare sofistikatua, ez da orkideak bezain liraina, baina ikusgarri egiten du neguko loratzeak, mundu guztia triste dagoen horretan guri irribarre egiten baitigu lore gorri eta zuriz. Bizirik iraun digun landare bakarra da.

Uda partean bakarrik geratzen da, Euskal Herrira goazen aldiro. Nahikoa ur botatzen diogu badaezpada ere etxetik atera aurretik. Egon daiteke edan gabe hilabete eta erdiz. Edo gehiago. Bi hilabetez kanpoan egon ginen uda batean. Beldur ginen hilik aurkituko genuela gure landarea. Igar igarra aurkitu genuen baina berehala bizitu zen ur pixka batekin. Esker onekoa da, benaz.

Aurten, potoa handitu diogu iritsi garen bezain laster. Umeak nerabe egin diren legez landarea ere zuhaiska bihurtu da. Lur berria erosi eta buztinezko ontzi handiago batean sartu dugu. Ez dakigu onartuko duen bat batean hainbesteko luxua, agian ez zaio komeni bizitza erraza. Espero gaizki ez hartzea.

Ez genuke hura galdu nahi. Ezen gure negua kolorez betetzen baitu, haren lore bizi eta hauskorrekin, gure kaktus zaharrak.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Udako txingarrak

Udako gertakari nagusien errepasoa da Berriketan saioaren atal hau, suari estuki lotua: gazatarren kontrako genozidioa, Europako suteak, meniarik ematen ez duten erasotzaile matxistak, bero-bero dauden nazioarteko harremanak... Izan ere, udako gertakari horietako askok segida izanen dute hurrengo hilabeteetan, eta haien inguruan arituko gara hurrengo ataletan.

00:00:00 00:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.