Egunkari feminista bat egiten ahalegintzen gara egunero. Eta konpromiso hori, kazetaritzan ez ezik, etxearen solairu guztietan islatzen saiatzen gara. Bidea sekula ez da erraza izaten esparru honetan, baina bai ederra.
Hiztripuak eta kontakatiluak
Izan zirelako gara
Kanpo begirada
Herri ekimenez sortua
Leiho bat mundura
Euskal Herria egunero sortzeko
Bagara nor
Guk hizkuntza eta hizkuntzak gu
Lehenbiziko galbahea
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lehenbiziko fasean 42 bertsolari aritu dira lehian, baina 17 baizik ez dira hurrengo fasera igaro. Finalaurrekoak urriaren 24an hasiko dira, eta azken txapelketako finalistak sartuko dira lehian. Lehenbiziko faseari buruz aritu zaizkigu Iratxe Muxika Karrion eta Miren Mujika Telleria BERRIAko kazetariak.
Izturitzeko xirula
Nora eraman zaitu, entzule, txirularen doinu horrek? Nora, edo zein garaitara? Itxi begiak. Eta bat-batean denboraren makinan sartu zara, eta 35.000 urte gibelera eraman zaitu. Han zaude, orain, Izturitzeko haitzuloan, eta irudikatzen dituzu garai hartako gizakiak borobilean bildurik, edo nork daki nola, txirula doinu horrekin lasaitzen. Ilundu duenean? Goizean? Arratsalde hastapenean? Ez dakigu. Ezta ere zein helbururekin jotzen zuten txirula. Badakiguna da Euskal Herrian musika badagoela, gutxienez 35.000 urte hauetan.
AHT: ezezkoaren eta ezinaren artean
AHTaren proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 20 urte iragarri gabe hasi ziren makinak lanean, Arratzua-Ubarrundian (Araba). Ordurako hamar urte zeramaten oposizio mugimenduak proiektuaren kontra borrokan. Euskal Herriko historia garaikideko borroka nagusietako bat izan da AHTaren kontrakoa. Urte hauetan dirutza gastatu dute, eta oraindik lanak ez dira bukatu. AHTaren proiektuaz eta haren kontrako borrokaz aritu gara Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariarekin.
Nor dago hedabide handien atzean?
Hedabide handien kontrola du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Masa hedabideak geroz eta esku gutxiagoren menpe daude, eta esku horiek, gainera, eskuin muturrera lerratuta daude. Hedabideen kontzentrazioaz eta haien kontrola dutenei buruz aritu gara Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio gaietako kazetariarekin.
Amnistiaren labirintotik irtetear
Amnistia legea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2024an onartu zuten arren, Espainiako Auzitegi Gorenak trikimailuak egin ditu ez betetzeko. Orain Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Amnistia legea betetzeko esan dio Gorenari, eta Pablo Llarena epaileak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren kontrako atxilotze agindua bertan behera utzi du. Eneko Compains EHUko zuzenbide konstituzionaleko irakasleak azaldu digu bi urte hauetan amnistia legearekin gertatutakoa.
Ikasleak (eta kaleak) sutan
Lizeoetako ikasleen protestak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Parisko aldirietako lizeo batean egin zuten mobilizazioa berehala zabaldu da beste leku batzuetara. Ipar Euskal Herrian urriaren 1etik ari dira protestan, lizeoetako atariak blokeatuz eta karrikan manifestazioak eginez. Polizia gogor oldartu da ikasleen aurka mobilizazioetan, baina horrek ez ditu ikasleak gelditu. Protesta hauen xehetasunak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak.



