Keinu hizkuntzaren egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hego Euskal Herrian ez dago keinu hizkuntzako titulazio ofizialik, lan baldintzak txarrak dira eta interprete falta dago. Gaiaren gako nagusiak azaldu dizkigu Amaia Igartua BERRIAko kazetariak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Tratu txarrak Jainkoaren izenean
Vida Nueva zentro ebanjelista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ziritzan dago, Nafarroan, eta Newtrall hedabideak han egondakoen testigantza gogorrak zabaldu ditu. Ustez droga mendekotasunarekin, bazterketa sozialarekin edo osasun mentalarekin arazoak dituztenentzako harrera eta errehabilitazio zentroa da, baina han egon direnek salatu dute exorzismoak, tratu txarrak, konbertsio terapiak eta ezkontza behartuak izan direla leku hartan. Isabel Jaurena BERRIAko gizarte saileko koordinatzaileak eman dizkigu auzi horri buruzko xehetasunak.
Erregularizazioa ez da guzientzat
Migratzaileen ezohiko erregularizazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Indarrean da Espainiako Gobernuak hartutako neurria, eta hasi dira eskariak tramitatzen. Hego Euskal Herrian egoera irregularrean bizi diren 30.000 lagun baino gehiagori eraginen die, baina ez guziei. Apatridek, sahararrek eta bakarrik bizi diren adingabeek ezin izanen dute erregularizazioa eskatu. Maddi Iztueta Olano BERRIAko gizarte gaietako kazetariak eman dizkigu neurriari buruzko xehetasunak.
Garaipen bete-betea
Realaren Kopako garaipena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Atletico de Madrili penaltietan irabazita eskuratu zuen Realak Kopa, eta bi eguneko ospakizuna egin dute. Atzo zaleek harrera egin zieten jokalariei Donostian. Ainara Arratibel Gascon BERRIAko kiroletako koordinatzailearekin aritu gara partidaz, garaipenaz eta ospakizunaz.
Memoriaren aurpegiak
Luzia Urigoitia 'Lutxi'-ren hilketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urigoitia ETAko kidea zen eta 1987an Guardia Zibilak tiroz hil zuen sarekada batean. Auzia zigorgabe gelditu zen eta haren memoria jazarria izan da. Auzi horri buruzko film dokumental bat aurkeztuko dute apirilaren 28an: 'Lutxi eta zuhaitza'. Lander Garro da zuzendaria, eta hark eman dizkigu auzi horri buruzko xehetasunak.
Zortzigarrena izan nahi eta ezin
Trebiñuko auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Araba erdian egon arren, administratiboki Burgosen menpe dago, eta horrek arazo handiak sortzen dizkie herritarrei beren egunerokoan. Trebiñu Araban integratzeko aldarriak indarra hartu du azken aldian, eta horren erakusle bihar Argantzonen ospatuko duten Trebiñu Eguna. Auzi honen inguruko xehetasunak azaldu dizkigu Peru Amorrortu Barrenetxea BERRIAko Gasteizko ordezkaritzako kazetariak.
Ormuzko itsasartean harrapatuta
Irango su-etena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ormuzko itsasartea ia erabat itxita dago, eta bien bitartean su-etena indarrean da AEBen eta Iranen artean. Lehenbiziko negoziazioak huts egin badu ere, aste bete dute oraindik zerbait adosteko. Israelek ez dio Libanori eraso egiteari utzi. Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak egoera zertan den azaldu digu.
Kriptoprofetak
'Kriptobro'-ak eta pop faxismoaren aurpegi berria ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskuin muturrak sare sozialak erabili ditu bere ideiak eta diskurtsoak bestelako itxura batekin zabaltzeko, eta plana ongi atera zaie. 'Kriptomundu' horrek nork osatzen duen eta nola funtzionatzen duen azaldu digu Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.
Abertzale bat Elkargoaren buru
Alain Iriarten izendapena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bera hautatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari, eta lehenbiziko aldiz ezkerreko abertzale euskaldun batek gidatuko du erakunde hori. 2017an sortu zutenetik Jean Renne Etxegarai Baionako auzapeza izan da elkargoko lehendakaria. Iriarten ibilbide politikoaz, bere hautaketaz eta Euskal Hirigune Elkargoan izanen dituen erronkez aritu gara Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko politika saileko kazetariarekin.
Ihesa, amnistiaren preludioa
Segoviako ihesa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte 29 presok Segoviako kartzelatik ihes egitea lortu zuten, baina soilik lauk zeharkatu zuten muga. Guardia Zibilak 24 iheslari atxilotu zituen eta Oriol Sole hil. Gertakari horrek amnistiaren aldeko borroka hauspotu zuen. Josu Ibargutxik eta Enrique Gesalagak ihesean parte hartu zuten, eta gertatutako guzia kontatu egin digute.
Aberri Egunak
Aberri Egunaren historia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herria Batera plataformak sei urte darama Aberri Egun bateratua eskatzen, eta bihar ekitaldia eginen du Lizarran. Aberri Egunaren historian salbuespena izan da abertzaleek bat egitearena, eta aurten ere lau ekitaldi izanen dira apirilaren 5ean. Ekhiñe Atorrasagasti EHBatera egitasmoko bozeramaileak azaldu digu haien ekitaldiaren helburua, eta Joxerra Senar BERRIAko kazetariak Aberri Egunaren historia kontatu digu.



