Netflix plataforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur hamar urte dira Netflix Hego Euskal Herrira iritsi zela; urte bat lehenago iritsi zen Ipar Euskal Herrira. Hamarkada honetan erabat aldatu da ikus-entzunezkoak kontsumitzeko manera. Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio gaietako kazetariak Netflixen historiaz eta streaming plataformen eraginaz hitz egin digu.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.