Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. BERRIA egunkariko politika saileko bi kazetarik azaldu dizkigute gako nagusiak: Iosu Alberdik inkesten emaitzen berri eman digu, eta Xabier Martinek lehendakarigaiak eta kanpainan hizpide izanen dituzten gaiez hitz egin digu.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Gizonena ere bada ardura
Antisorgailuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. OMEren zerrendan 20 agertzen dira, askotarikoak, baina horietatik soilik bi dira gizonentzat. Horrek argi uzten du haurdunaldia saihesteko ardura emakumeen bizkar gelditu ohi dela. Gai horri buruzko xehetasunak eman dizkigu Ana Galarraga Aiestaran Elhuyar Zientzia aldizkariko zuzendariak.
Altzairuaren jauna ikerketapean
Jose Antonio Jainaga Sidenor enpresako presidentea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu ditu Jainaga eta Sidenor enpresako zuzendaritzako beste bi kide. Leporatzen dietena larria da: Kontrabandoa eta gizateriaren aurkako delitua. Imanol Magro Eizmendi BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak auzi horren ertz guziak azaldu dizkigu.
Euskal ondarea, urpetik ur azalera
San Juan baleontzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 7an uretaratu zuten, Pasaian, ekitaldi handi batean. XVI. Mendeko baleontziaren erreplika da, garai hartako teknikak erabiliz eraiki dutena. Azkenengo lanak egin ondotik, 2027an itsasoratu eta Kanadara iristea nahi du Albaola itsas kultur faktoriak. Ekitaldia bertatik bertara jarraitu du Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko kazetariak, eta proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
Armagintzaren 'playlist'-a
Spotifyren kontrako boikota du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko zenbait musika taldek haien lanak Spotifytik kendu dituzte, musika streming bidez entzuteko plataformak armagintzan egindako inbertsioengatik. Horri buruzko hitzaldia egin dute Iruñeko Geltokin. Uxue Rey Gorraiz Berriako kultur kazetaria han izan da, eta auzi horren ertz guziak azaldu dizkigu.
Onespenik gabe bortxa da
Sexu erasoen definizio juridikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurrerantzean, Euskal Herri osoan onespena egonen da zentroan sexu erasoei buruzko epaiketetan. Izan ere, Frantziako Senatuak onartu du zigor kodean sexu erasoen definizioari «onespena» gehitzea, Espainiak 2022an onartu zuen legearen bide bera hartuta. Gai horri buruzko gakoak azaldu dizkigu Maite Asensio Lozano BERRIAko feminismo gaietako arduradunak.
Noren neurrira eraiki nahi dute?
Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza politika du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan etxebizitzak eraikitzeko prozedurak azkartzeko lege proposamena aurkeztu dute EAJk eta PSEk. Eusko Legebiltzarrean ez du oposizioaren babesik izanen; kanpoan, ekologistak eta etxebizitza sindikatuak aurka agertu dira, izan ditzakeen ondorioengatik. Gai horri buruzko gakoak azaldu dizkigu Iñaut Matauko Rada BERRIAko kazetariak.
Egia eraikitzeko tresnak
Egiaren batzordeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Louis Joinet institutuak GALen garaiko estatu terrorismoari buruzko egia agerrarazi nahi du, eta horretarako, besteak beste, egiaren batzorde bat ere osatu nahiko luke. Tresna horrek zertarako balio duen azaldu digu Iosu Alberdi BERRIAko politika gaietako kazetariak.
Aro baten aurpegia
Tutankamonen momiaren aurkikuntza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela ehun urte azaleratu zuten faraoiaren momia, mundu osoan zabaldu zuen ikusmira eta jantzita zeraman urrezko maskara Antzinako Egiptoko zibilizazioaren ikur bilakatu da. Aurkikuntza horri buruzko xehetasunak azaldu dizkigu Amaia Igartua Aristondo BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak.
Urrun maitasuna
Astrid Lejueeren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Senar ohiaren tratu txarrengatik eta prekaritateagatik, otsailean Eskoziatik ihes egin zuen semearekin, eta Euskal Herrira itzuli. Berriki semea aitarengana bidali dute, Eskoziara, Paueko prokuradorearen aginduz. Auzi horri buruzko ertz guziak azaldu dizkigu Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariak.
Eta konstituzioa aldatuko bagenu?
Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen elkartea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frantziaren menpeko lurraldeetan mintzo diren hizkuntza gutxituak biltzen dituen kolektiboa elkarte bihurtzeko batzar nagusia egin berri du Baionan, eta aurrera egiteko jarraitu beharreko estrategiez aritu dira. Gai horri buruz jakin beharrekoak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak.




