Antiabortisten kontrako epaiketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Joan den astean 21 lagun epaitu zituzten 2022an Gasteizko Askabide klinikaren aurrean bilduta, hara joaten ziren emakumeei jazartzeagatik. Koakzio eta hertsatze delitu bat leporatzen diete. Edurne Begiristain BERRIAk Gasteizen duen egoitzako kazetariak auzi horren ertz guziak azaldu dizkigu.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


