Euskaltegietako ikasleak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bost lagunen hitzak bildu ditugu: Lucia Perez tuterarra, Marie Guillon frantziarra, Marcos Tedin argentinarra, Arantzazu Jindriska Perez Fernandez barakaldarra eta Uxoa Elustondo billabonatarra. Lehenbiziko hirurak hutsetik hasi ziren, Perez Fernandezek A ereduan ikasi zuen eta Elustondok C2 maila lortzeko jo zuen euskaltegira. Elkarrizketa hauek Norberaren opera dokumentalean agertzen dira.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Egia eraikitzeko tresnak
Egiaren batzordeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Louis Joinet institutuak GALen garaiko estatu terrorismoari buruzko egia agerrarazi nahi du, eta horretarako, besteak beste, egiaren batzorde bat ere osatu nahiko luke. Tresna horrek zertarako balio duen azaldu digu Iosu Alberdi BERRIAko politika gaietako kazetariak.
Aro baten aurpegia
Tutankamonen momiaren aurkikuntza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela ehun urte azaleratu zuten faraoiaren momia, mundu osoan zabaldu zuen ikusmira eta jantzita zeraman urrezko maskara Antzinako Egiptoko zibilizazioaren ikur bilakatu da. Aurkikuntza horri buruzko xehetasunak azaldu dizkigu Amaia Igartua Aristondo BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak.
Urrun maitasuna
Astrid Lejueeren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Senar ohiaren tratu txarrengatik eta prekaritateagatik, otsailean Eskoziatik ihes egin zuen semearekin, eta Euskal Herrira itzuli. Berriki semea aitarengana bidali dute, Eskoziara, Paueko prokuradorearen aginduz. Auzi horri buruzko ertz guziak azaldu dizkigu Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariak.
Eta konstituzioa aldatuko bagenu?
Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen elkartea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frantziaren menpeko lurraldeetan mintzo diren hizkuntza gutxituak biltzen dituen kolektiboa elkarte bihurtzeko batzar nagusia egin berri du Baionan, eta aurrera egiteko jarraitu beharreko estrategiez aritu dira. Gai horri buruz jakin beharrekoak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak.
Iraganeko arimak berpiztu dira
Gau beltza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. AEBetako masa kulturak Halloween Euskal Herrira ekarri zuelarik ohartu ziren asko kalabazak hustu eta kandelak paratzearena aspaldiko kontua zela gurean. Gau beltza ospatzeari ekin zioten, eta gaur egun herri eta auzo askotan egiten da. Ospakizun hauen nondik norakoak azaldu dizkigu Josu Ozaita Azpiroz antropologoak.
Mugimendu morearen marra gorria
Transfobia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Geroz eta esplizituagoa da transfobia Euskal Herrian ere, eta BERRIAk mugimendu transfeministako kideengana jo du gai horri buruz hitz egiteko eta hausnartzeko. Elkarrizketa horren mamiaz aritu gara Isabel Jaurena BERRIAko gizarte gaietako koordinatzailearekin.
Torturaren aurpegi bat
Diego Perez de los Cobosen kontrako salaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pello Alcantarilla euskal preso ohiak paratu du salaketa, bere torturatzaileen artean identifikatu duelako. Iosu Alberdi Berriako politika saileko kazetariak azaldu digu auzia.
Argi printzak tunelean
Cerdan auziari lotutako ikerketa batzordea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Acciona eta Servinabar enpresei esleitutako kontratuak aztertzen ari dira Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean. Belateko tuneletatik hasi dira, eta kontratazio mahaiko kideen deklarazioen ondotik jakin beharrekoak azaldu dizkigu Joxerra Senar BERRIAko Politika saileko kazetariak.
Indarkeriaz, San Joanen arranoaren itzalpean
Falangeren elkarretaratzearen ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urriaren 12an elkarretaratzea egin zuten Gasteizen, eta horren harira istiluak, zaurituak eta atxilotuak izan ziren. 19 militante antifaxista atxilotu zituen Ertzaintzak, eta lagun bati foam jaurtigailuarekin tiro egin zion ahoan. Elkarretaratze horren ondokoak eta ondorioak azaldu dizkigu Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak.
COP30 biltzarra atarian, eta etxeko lanak egin gabe
Klimaren arloko konpromisoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 10ean hasiko da COP30 biltzarra, eta Europako Batasunak oraindik ez ditu han aurkeztekoak zituen ekarpenak adostu. Europako Batasunak ingurumen gaietan adostasunak lortzeko dituen zailtasunez eta COP30 goi bileraren erronkei buruz aritu gara Iñaut Matauko Rada BERRIAko ingurumen gaietako kazetariarekin.




