Agirre lehendakariaren figura du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azken hilabeteotan Jose Antonio Agirreren legatua goratu dute EHBilduko eta EAJko politikariek, eta ika-mika ere izan dute, jeltzaleek beretzat duten erreferentziazko figura EHBilduk aldarrikatu duelako. Gauza batean ados jarri dira: Loiuko aireportuari 'Agirre lehendakaria' izena paratzea adostu dute. Aitor Biain BERRIAko Politika saileko kazetariak tirabira honen inguruko xehetasunak eman dizkigu.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

