Azaroaren 11ko greba orokorra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Etxebizitza eskubidearen alde greba arrakastatsua egin zuten atzo Hego Euskal Herrian. Langileen sindikatu nagusiek eta etxebizitza sindikatuek deitutako greba orokorraren soinu kronika eta Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzailearen azalpenak bildu ditugu atal honetan.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.




