Lan astea murrizteko aukera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hegoaldean, 40 orduko muga ezartzen du legeak; Iparraldean, 35 ordukoa, baina aise gainditu liteke muga 2008ko lan kodearen erreformaz geroztik. Gai horren gako nagusiak aztertu ditugu Imanol Magro eta Xalbat Alzugarai BERRIAko kazetariekin.
Atal honen hasieran Mikel Laboa eta Artze Anaien Gizona eta lana / Bakea kantua agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Munstro bat gelaren erdian
Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktimak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Dagoeneko 26 emakumek salatu dute sexu abusuak egin zizkiela Donostiako La Salleko ikastetxean irakasle aritu zen garaian. Arartekoak bitartekaritza egin du biktimen eta La Salle kongregazioaren artean, baina bigarrenak uko egin dio biktimen erreparazio kolektiboari. Jakes Goikoetxea BERRIAko gizarte gaietako kazetariak auziari buruzko xehetasunak eman dizkigu.
Tubos Reunidosen tentsioa gori-gori
Tubos Reunidoseko lan gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hodigintza enpresak 301 langile kaleratu nahi ditu eta Amurrioko lantegia itxi. Oraingoz ez da akordiorik zuzendaritzaren eta sindikatuen artean, eta bihar eginen dute azken bilera Trapagaranen. Tubos Reunidosen egoera oso txarra da, zor handia pilatu baitu, eta inbertsore bat aurkitzea ere ez da erraza. Imanol Magro Eizmendi BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak gaiari buruzko xehetasunak azaldu dizkigu.
Plan bat, berandu izan aurretik
Hizkuntza politikaren inguruan UEMAk egindako proposamena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskararen larrialdi egoeraz ohartarazi ondotik, horri konponbidea emateko proposamena aurkeztu du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Lurgune euskaldunenetarako «lege babesa eta plan integral bat» lortzeko urratsak abiarazi ditu. Arantxa Iraola BERRIAko euskara gaietako kazetariak proposamenaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
Ke guziaren atzean, Zisjordania
Zisjordaniako egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gazako sarraskiak lehenbizi eta Iranen kontrako erasoek ondoren arreta mediatuko guzia bereganatu duten arren, 2023ko urriaren 7az geroztik Israelgo militarrek eta kolonoek nabarmen gogortu dute Zisjordaniako palestinarren kontrako indarkeria eta jazarpena. Berriki, Israelek urratsak egin ditu lur horiek bere egiteko. Beñat Mujika Telleria BERRIAko Mundua saileko kazetariak egoera horren berri eman digu.
Europa, AEBen kolonia digitala
Europako Batasunaren mendekotasun teknologikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur gaurkoz AEBen kolonia digital da Europako Batasuna. Teknologiaren alorra funtsezkoa da besteren esku egoteako, beraz, horretaz ohartuta, subiranotasun digitalerako bidea urratzen hasi da EB. Nolanahi ere, luze joko du lan horrek. Irune Lasa BERRIAko ekonomia saileko kazetariak gai horri buruzko nondik norakoak.
Beste mundu bat, baina feminista
Emakumeen Nazioarteko Eguna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mugimendu feministak bestelako mundu feminista bat aldarrikatuko du, eta elkarlanerako deia eginen du zapalkuntza guziei elkarlanean erantzuteko. Hala ere, aurten inoiz baino deialdi gehiago izanen dira Euskal Herrian martxoaren 8an. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte gaietako koordinatzaileak egoeraren berri eman digu.
Arranoaren hegaldi suntsitzailea
AEBek sistema politikoak aldatzeko egin dituen aireko erasoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekainaren 28an Israelek eta AEBek Iranen kontrako aire erasoari ekin zioten, errepublika islamiarrarekin bukatzeko helburuarekin. Ali Khamenei lider gorena eta goi kargu militarrak hil badituzte ere, ez da oraingoz aldaketa politikorik izan. Baina posible al da erregimen politiko bat aireko erasoen bidez aldatu? Horri erantzuteko, historia garaikideari erreparatu diogu Mikel Rodriguez BERRIAko editorearekin.
Presioari ezin eutsi
Iranen kontrako erasoa eta horren ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekainaren 28an Israelek eta AEBek eraso egin zioten Irani, eta Ali Khamenei lider gorena eta goi mailako zazpi ofizial hil zituzten, baita ehunka lagun ere. Iranek erantzun egin du, eta erasoak Ekialde Hurbil osora zabaldu dira. Presio eltzeak ez du askoz gehiago jasango. Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak egoeraren analisia egin digu.
Itxi gabeko bala zauriak
Martxoaren 3ko sarraskia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 50 urte igaro dira Espainiako Poliziak Gasteizko San Frantzisko Asiskoaren eliza setiatu eta bost langile hil zituztela. Ehun zauritu baino gehiago ere izan ziren sarraski hartan. Gaur gertakari horiek gogoratzeko ekitaldiak eginen dituzte, eta «egia, justizia eta erreparazioa» eskatuko dute. Gaur egunetik atzera begiratu dugu Peru Amorrortu Barrenetxea BERRIAk Gasteizen duen delegazioko kazetariarekin, gertatu zena gogoratzeko eta erakundeek horren aurrean izan duten jarreraren bilakaera azaltzeko.
1.425 eguneko setioa
Sarajevoko setioa eta horren ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 30 urte bukatu zen lau urte iraun zuen setioak, baina zauriek irekita jarraitzen dute oraindik Bosnian. Gertakari hura gogoratu eta gaur egungo egoera zein den aztertu dugu Igor Baigorri Perez BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.


