U14 mugimenduaren aurkako auzibideak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bost urte baino ez dituen arren, dagoeneko 14 lagun atxilotu dituzte eta kide batzuk epaitu izan dituzte. Azkenengo epaiketa azaroaren 17an izan zen, lau kideren aurka, jendarme etxe baten aurrean pankarta bat ezartzeagatik. U14 mugimenduaz eta bere aurkako errepresioaz aritu zaigu Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetaria.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



