Kaldereroen besta du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela sei urte Gaz Kalo Nafarroako ijitoen elkarteen federazioak esan zuen ez zirela eroso sentitzen bestarekin, eta horri buruz hausnarketa egiteko gonbitea luzatu zioten gizarteari. Iruña Taldeak hausnarketa egin ondotik, aurten ez du kaldererorik eginen, muskilen besta baizik. Ijito elkarteen eskariez, inauterietako arrazakeriaz eta Iruña Taldeak egindako prozesuaz hitz egin dugu Edurne Elizondo Nafarroako Hitzako zuzendariarekin.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


