Askatasunaren Flotillak abiatu berri duen misioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gazara iristen saiatzen den enegarren aldia da, oraingoan Kate Tenacity ontzian. Atlantiko itsasoan hasi du bidea, eta irailaren 5ean iritsi zen Bilbora. Hiru egun beranduago abiatu zen atzera, eta Maddi Iztueta Olano BERRIAko kazetaria ontzira igo zen. Han bizitakoak kontatu dizkigu audio kronika bidez, baita azken unean izan duten ezustekoaren berri eman ere.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


