Aroztegiko auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2021eko udaberrian hirigintza proiektu handi bat egiteko lanak geldiarazi zituzten herritarrek Lekarozen (Baztan, Nafarroa), baina gaurtik ostiralera bitarte zazpi lagun epaituko dituzte protesta horretan parte hartzea leporatuta. Aroztegiko proiektuarekin gertatutakoak bildu ditugu atal honetan, eta Gorka Berasategi Otamendi BERRIAko ingurumen gaietako kazetariak azaldu dizkigu auziaren nondik norakoak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.