Seaskaren egoera eta aldarriak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frantziako Hezkuntza ministerioak ez dizkiela baliabide aski ematen salatu dute, eta irakasle faltan daude. Protesta eginen dute gaur, Baionan. Ekhi Erremundegi Beloki kazetariak azaldu digu auzia. Hezkuntza gaiak lantzen ditu BERRIAk Baionan duen ordezkaritzan.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.