Nafarroako Potasas meatzeko itxialdia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte izan zen, eta Nafarroako langile borrokaren historian mugarri bat ezarri zuen. Potasaseko 47 langilek 14 eguneko itxialdia egin zuten lurrazpian, meatzean sartuta. Maiatzaren Lehenaren bueltan, memoria egin dugu Nerea Perez Ibarrola NUPeko irakasle eta ikertzailearekin batera.
Atal honen hasieran Fermin Balentziaren Huelga de Motor Ibérica kanta agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.