Berria berriketan
Berria berriketan

Semeena, estalitako indarkeria matxista

2025eko martxoaren 24a

Semeek egiten duten indarkeria matxista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurten bi hilketa matxista izan dira Euskal Herrian, eta bi kasuetan semeak izan dira hiltzaileak, eta haien amak, biktimak. Sarri isilpean gelditzen den indarkeria matxista horri erreparatu diogu Isabel Jaurena BERRIAko feminismo gaietako kazetariarekin. Miren Orozko gizarte langile eta generoan adituaren iritzia ere bildu dugu atal honetan.

Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atal gehiago
Berria berriketan

Musikarientzako plaza berri bat

2026ko azaroaren 17a

'Musika Berria' plataforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal musika guzia bilduko duen plataforma da, BERRIA egunkariak Durangoko Azokan aurkeztuko duena, abenduaren 5ean hain zuzen. Eneritz Dueso musikaria da 'Musika Berria' plataformako koordinatzailea, eta egitasmoari buruzko zenbait kontu aurreratu dizkigu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Ama geroz eta beranduago

2026ko azaroaren 16a

Ama izateko adinaren atzeratzea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur egun erditzeko adinaren batezbestekoa 33 urte inguru da, eta gehiago dira lehenbiziko haurra 40 urte baino gehiagorekin dutenak, 25 urte baino gutxiagorekin dutenak baino. Horren atzean askotariko arrazoiak daude: ekonomikoak, sozialak, demografikoak, teknologikoak... Horiei guziei erreparatu die Maite Asensio Lozano feminismo gaiak jorratzen dituen BERRIAko kazetariak.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Adiskideen arteko partida

2026ko azaroaren 13a

Euskal selekzioaren eta Venezuelakoaren arteko partida du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar, larunbata, jokatuko dute partida gizonezkoen selekzioek San Mamesen. Alde batetik, euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko dute, eta, bestetik, Venezuelari esker ona adierazi, 36ko gerraren ondotik erbesteratutako euskal herritar ugariri aterpe emateagatik. Ainara Arratibel Gascon BERRIAko Kiroletako koordinatzaileak eman dizkigu partidari buruzko xehetasunak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

A11: Gainezka egin du

2026ko azaroaren 12a

Azaroaren 11ko greba orokorra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Etxebizitza eskubidearen alde greba arrakastatsua egin zuten atzo Hego Euskal Herrian. Langileen sindikatu nagusiek eta etxebizitza sindikatuek deitutako greba orokorraren soinu kronika eta Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzailearen azalpenak bildu ditugu atal honetan.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Giltzak, langileen eskuetan

2026ko azaroaren 10a

Azaroaren 11ko greba orokorra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sindikatu nagusiek eta etxebizitza sindikatuek egin dute deialdia Hego Euskal Herrirako, «etxebizitza eskubidea bermatu dadin eta espekulazioari ezetz esateko». Greba orokorrari buruzko xehetasunak eman dizkigu Nerea Azkona Galarraga Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuko kideak.

BERRIAko lantaldeak bat egin du greba deialdiarekin, beraz, bihar ez da Berriketan podcastaren atalik izanen. Etzi, grebaren berri emanen dugu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Abaunzko eskua

2026ko azaroaren 9a

Abaunzko kobazuloko aurkikuntza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 46.000 urte inguruko neandertal heldu baten eskuin eskuko zenbait hezur agertu dira, eta Nafarroan aurkitutako giza arrastorik zaharrenak dira. Neandertalen azken aroaz ikertzeko eta haien desagertze prozesuan sakontzeko baliagarriak izanen dira arrasto hauek. Edurne Elizondo Nafarroako Hitzako zuzendariak eman digu aurkikuntzaren berri.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Trump txipatu duen olatua

2026ko azaroaren 6a

AEBetako agintaldi erdiko hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Demokratek Kongresuko kontrola izanen dute aurrerantzean, Ordezkarien Ganberan eta Senatuan, bietan lortu baitute gehiengoa. Horrek zaildu eginen du Donald Trump presidentearen jarduna gelditzen zaizkion bi urteetan. Hauteskundeen emaitzen analisia egin du Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko Mundua saileko kazetariak.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Su bat itzali eta beste bat piztu

2026ko azaroaren 5a

Osakidetzako langileen greba du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Osakidetzak eta Euskadiko Medikuen Sindikatuak mahai sektorialetik kanpo hitzartutako itunak gainerako langileen haserrea eragin du, beraz, Eusko Jaurlaritzak su bat itzaltzearekin batera beste bat piztu du. Mahai sektorialeko sindikatu gehienek greba egin zuten urriaren 30ean, eta protesta gehiago eginen dituzte abenduan. Osakidetzako langileen egoeraz, eskariez eta mobilizazioez aritu gara Jakes Goikoetxea BERRIAko kazetariarekin.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Bai, PAI programatik ere atera daiteke

2026ko azaroaren 4a

PAI programa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroan PAI eskaintzen duten D ereduko ikastetxeen %60k programatik ateratzeko bidea hasi dute, baina oraindik ikastetxe gehiagok dute eskaria egiteko aukera. Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariak azaldu digu zein diren ikastetxe horiek, zein den PAI programaren egoera eta zein diren sortzen dituen arazoak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Ezustekoa Bizkaiko EAJn

2026ko azaroaren 3a

Bizkaiko EAJ du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak ez du bere karguan jarraituko hauteskundeen ondotik, Bizkai Buru Batzarrak ezustean erabaki baitu Ibone Bengoetxea izanen dela ahaldun nagusigaia. Xabier Martin BERRIAko politika gaietako kazetariak Bizkaiko EAJn gertatutakoa aztertu du.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Urubia
Urubia

Urubia: Lizeotarrak abian

Ikasturte hasieratik ehunka mila jende mobilizatu dira Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, irakaskuntzarako baliabide gehiago galdegin eta biziaren kariotzearen kontra borrokatzeko. Aldarri andana bat, kasik erantzunik gabe, errepresioa izan ez bada.…

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Egurrezko bagoneta baskulagarria

“Kulturaz eta memoriaz ari gara. Ondarea babesten dugu, ez turismoa”. Hala dio lan-tresnaren baten zaharberritze lanetan dabiltzan adineko bi emakumezkoren gainean dagoen kartelak. Bizkaiko Meatzaritza museoan gaude, Gallartan, eta…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Musikarientzako plaza berri bat

'Musika Berria' plataforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal musika guzia bilduko duen plataforma da, BERRIA egunkariak Durangoko Azokan aurkeztuko duena, abenduaren 5ean hain zuzen. Eneritz Dueso musikaria da 'Musika…

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Urrearen bila

Amamak esaten zion Nereari kalean lurrera begira ibiltzeko. Ez zen apaltasunagatik, bitxiren bat aurkituko ote zuen baizik. Eta halaxe ibiltzen da Nerea, lurretik gauzak biltzen. Gehienetan purtzileriak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Ama geroz eta beranduago

Ama izateko adinaren atzeratzea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur egun erditzeko adinaren batezbestekoa 33 urte inguru da, eta gehiago dira lehenbiziko haurra 40 urte baino gehiagorekin dutenak, 25 urte baino gutxiagorekin dutenak…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Adiskideen arteko partida

Euskal selekzioaren eta Venezuelakoaren arteko partida du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar, larunbata, jokatuko dute partida gizonezkoen selekzioek San Mamesen. Alde batetik, euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko dute, eta,…

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA