Berria berriketan
Berria berriketan

Udako txingarrak

2025eko irailaren 8a

Udako gertakari nagusien errepasoa da Berriketan saioaren atal hau, suari estuki lotua: gazatarren kontrako genozidioa, Europako suteak, meniarik ematen ez duten erasotzaile matxistak, bero-bero dauden nazioarteko harremanak... Izan ere, udako gertakari horietako askok segida izanen dute hurrengo hilabeteetan, eta haien inguruan arituko gara hurrengo ataletan.

Hirugarren denboraldi honek berritasun nagusi bat du: astelehenetik ostiralera egunero Berriketanen atal berri bat izanen da entzungai.

Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atal gehiago
Berriketan

Udako txingarrak

2025eko irailaren 8a

Udako gertakari nagusien errepasoa da Berriketan saioaren atal hau, suari estuki lotua: gazatarren kontrako genozidioa, Europako suteak, meniarik ematen ez duten erasotzaile matxistak, bero-bero dauden nazioarteko harremanak... Izan ere, udako gertakari horietako askok segida izanen dute hurrengo hilabeteetan, eta haien inguruan arituko gara hurrengo ataletan.

00:00:00 00:00:00
BERRIKETAN

Arrazakeria karrikan dabil

2025eko ekainaren 27a

Lo vimos en Irun taldea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mezu eta irain arrazistak zabaltzen dituzte han, eta larunbatero herritar taldeak antolatzen dituzte komunitate magrebtarra biltzen den lekuetara joan eta bizilagun horiei jazartzeko. Antxeta irratiak ikerketa egin du gai horri buruz, eta Aimar Lopez Erasun kazetariak azaldu dizkigu xehetasunak.

00:00:00 00:00:00
BERRIKETAN

Israel, Iran eta AEBen mutur luzea

2025eko ekainaren 25a

Ekialde Hurbileko egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Israelek Iran eraso ondotik, bi herrialdeen arteko eraso katea hasi zen, harik eta AEBk muturra sartu eta Irango gune nuklear garrantzitsuenen kontra bonbak jaurti zituen arte. Egoera korapilatsu horren analisia egin digu Arantxa Elizegi Egilegor BERRIAko editoreak.

00:00:00 00:00:00
BERRIKETAN

Itzalaldia argitu nahian

2025eko ekainaren 23a

Apirilaren 28ko itzalaldiaren arduradunak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Gobernuaren arabera, Red Electricaren eta argindar konpainien erantzukizuna izan zen itzalaldia. Egun horretan gertatu zena eta eskura ditugun datuekin zer ondorio atera ditzakegun azaldu digu Irune Lasa BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak.

00:00:00 00:00:00
BERRIKETAN

Gazara ezin iritsi

2025eko ekainaren 20a

Gazarako mundu martxa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mundu osoko 4.000 aktibista inguru Egiptora joan dira, basamortua oinez zeharkatu eta Rafahko pasabidean protesta egiteko. Egiptotik Palestinan sartzeko bidea da hori, eta Israelek ez du muga horretan prest dagoen laguntza humanitarioa Gazan sartzen uzten. Martxa ezin izan dute egin, poliziaren errepresioa dela eta. Maite Gartzia aktibista Egipton da, martxan parte hartzeko asmoz joan zen, eta gertatutakoa kontatu digu.

00:00:00 00:00:00
BERRIKETAN

Zerua eta lurra gorriz tindatuta

2025eko ekainaren 18a

Israel eta Iranen arteko gerra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Israelek eraso egin zion Irani ostegunean, Teheranek arma nuklearrak garatzeko omen duen programa gelditzeko aitzakiarekin. Iranek erantzun egin du, eta ordutik elkarri eraso egiten ari dira bi herrialdeak. Gatazka hori aztertu dugu Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.

00:00:00 00:00:00
BERRIKETAN

Milagroko gerezi ustelak

2025eko ekainaren 16a

Santos Cerdanen auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. PSOEko antolakuntza idazkari ohia pertsona oso garrantzitsua izan da Nafarroako eta Espainiako gobernu sozialistak eraikitzerako tenorean. Orain, ustelkeria auzi batean leporaino sartuta dago. Cerdani buruz eta auzi honetaz dakigunari buruz aritu gara Joxerra Senar BERRIAko kazetariarekin eta Jon O. Urain BERRIAko editorearekin.

00:00:00 00:00:00
BERRIKETAN

BSH: denbora amaitzear

2025eko ekainaren 13a

BSH lantegiaren itxiera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abenduan iragarri zuen enpresak Ezkirotzen (Nafarroa) duen fabrika itxiko zuela, eta tarte honetan erakundeen arteko negoziazioak eta langileen borrokak izan dira. Astelehenean itxiko dutela baieztatu du BSHk, baina uztailera arte egon liteke lantegia ez ixteko aukerarik. Lan gatazka horren xehetasunak eta egoera zertan den azaldu digu Joxerra Senar BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak.

00:00:00 00:00:00
BERRIKETAN

Tiketik ez, eskerrik asko

2025eko ekainaren 11

Txosnen egoera eta Ticket Bai sistemaren auzia ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Herri festen antolaketa arriskuan dela salatu dute zenbait jai batzordek, eta txosnei balioa emateko ekinbidea abian paratu. Hiru lagunek eman dizkigute gaiari buruzko xehetasunak: Olatz Silva BERRIAko kazetariak, Iñaki Diaz Zuñiga Oreka IT enpresako finantza talde buruak eta Xabier Lasa Gasteizko txosna batzordeko kideak.

00:00:00 00:00:00
BERRIKETAN

Jazarleari jazarri?

2025eko ekainaren 6a

Kaleko saltzaile baten defentsan aritu zen emakumearen kontrako epaiketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2023ko udan gertatu zen, Bilboko Kale Nagusian. Udaltzainak ahaleginak egiten ari ziren kaleko saltzaile bat bortizki atxikitzeko, eta zenbait herritarrek buru egin zieten Poliziei, saltzailea bakean utz zezaten. Haietako batek epaiketa izan du, udaltzain bati buruan ostikada jotzea leporatzen baitiote. Epaiketa horretaz eta kaleko saltzaileen kontrako jazarpenaz aritu gara Gotzon Hermosilla BERRIAk Bilbon duen delegazioko kazetariarekin.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Bidaide isila

BIDAIDE ISILA

Itzuli gara New Yorkera eta, ohi bezala, hantxe eduki dugu gure zain. Ez naiz ari Askatasunaren irudiaz ez, edo txakur, katu edo bestelako etxeko animaliei buruz. Ari naiz gure landareaz. Erosi genuen New Yorkera iritsi bezain laster, zortzigarren urtea izango da aurtengoa, eta geroztik gurekin dago. Ez zen oso handia hartu genuenean, ontzi txiki batean sartzen zen. Gabonetako kaktusa deritzo, negu partean lore zuriak eta gorriak ateratzen zaizkiolako. Ez da landare sofistikatua, ez da orkideak bezain liraina, baina ikusgarri egiten du neguko loratzeak, mundu guztia triste dagoen horretan guri irribarre egiten baitigu lore gorri eta zuriz. Bizirik iraun digun landare bakarra da.

Uda partean bakarrik geratzen da, Euskal Herrira goazen aldiro. Nahikoa ur botatzen diogu badaezpada ere etxetik atera aurretik. Egon daiteke edan gabe hilabete eta erdiz. Edo gehiago. Bi hilabetez kanpoan egon ginen uda batean. Beldur ginen hilik aurkituko genuela gure landarea. Igar igarra aurkitu genuen baina berehala bizitu zen ur pixka batekin. Esker onekoa da, benaz.

Aurten, potoa handitu diogu iritsi garen bezain laster. Umeak nerabe egin diren legez landarea ere zuhaiska bihurtu da. Lur berria erosi eta buztinezko ontzi handiago batean sartu dugu. Ez dakigu onartuko duen bat batean hainbesteko luxua, agian ez zaio komeni bizitza erraza. Espero gaizki ez hartzea.

Ez genuke hura galdu nahi. Ezen gure negua kolorez betetzen baitu, haren lore bizi eta hauskorrekin, gure kaktus zaharrak.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Udako txingarrak

Udako gertakari nagusien errepasoa da Berriketan saioaren atal hau, suari estuki lotua: gazatarren kontrako genozidioa, Europako suteak, meniarik ematen ez duten erasotzaile matxistak, bero-bero dauden nazioarteko harremanak... Izan ere, udako gertakari horietako askok segida izanen dute hurrengo hilabeteetan, eta haien inguruan arituko gara hurrengo ataletan.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak
Bertso jarriak

Koldo Gezuraga | Larru-hutsik

15 bat urte zituela kantatu zuen lehenengoz, Busturiko jaietan; eta BBK sariketa izan zuen lehen txapelketa. 18 urte zituela, Bizkaiko Txapelketarako sailkatze fasea zen eskualdeko txapelketan hartu zuen parte. Ordutik, Bizkaiko Txapelketan abestu du bi urtero. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta Gernika-Lumoko Lilibertso taldeko kidea.

00:00:00 00:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.