Indarkeria matxista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez gero, gaiari buruzko gakoak eman dizkigu Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Hasierako kanta Aurre egingo dizueten emakumeak da, Sastraka gaztetxeko emakume* talde batek grabatutakoa. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



