Gorka Erostarbek EHZko igandeko egunaren programazioa aletuko du.
EHZ esnaerak (igandea)
EHZ esnaerak (larunbata)
Musugitarra, edo tronpa
Musugitarra antzinako musika tresna da. Txikia eta sinplea, metalezko egitura bat izaten du esku batekin haginen-ezpainen artean ipintzen dena, beste eskuko hatzekin erdiko altzairuzko mihi luzea jo edo dardara arazten den artean. Ezpainak, mihia eta masailak mugituz aldatzen da soinua, ahoa erresonantzia kaxa moduan erabiliz.
Erregaiek piztutako sua apaldu nahian
Erregaien etorkizunari buruzko konferentzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. COP gailurretan erregai fosilen auziari behar bezala ez diotenez heldu, Herbeherek eta Kolonbiak ekinbidea hartu dute Erregai Fosilez Haragoko Trantsiziorako Nazioarteko Lehen Konferentzia antolatuta. Kolonbiako Santa Marta hirian izaten ari da, egunotan. Gai horri buruz aritu gara Iñaut Matauko Rada BERRIAko ingurumen gaietako kazetariarekin.
Ke arteko eguna
Ke arteko egunak deitzen zen Antxon Ezeizaren filma gogoangarria. Hainbat hamarkada beranduago, antzeko zerbait bizi izan dugu New Yorkeko Washington Square plazan.
Ikasleek esan zidaten poliziak hartu zuela enparantza. Negu partean istiluak izan ziren bertan, elurrezko bolen gatazka bat antolatu zelako sarean, eta azkenean neurriz kanpokoa izan zelako. Baina asteak dira elurrik ez dugula. Udaberri goxoa iritsia da.
Ikasleetako batek argitu zidan: —Apirilak 20 delako izango da.
Zahar sentitu nintzen bat-batean. Zer erreibindikatzen da apirilaren 20an? Bada, belarra legalizatzeko eguna omen zen, garai batean aldarrikapena; eta New Yorken hura legalizatu zutenetik, ospakizuna.
Eskola bukatu, eta ikasleak bertara hurreratu ziren, bakoitza porro batekin. Ni ere bai, ikusminak jota.
Egia zen poliziarena. Gauzak bere onetik ez ateratzeko zeuden han, eta marihuana denda ofizialetan erositakoa zela baieztatzeko.
Plaza bete-betea zegoen: gazteak eta ez hain gazteak, mozorrotuta, musika jotzen; kanpin-dendak ere bai, norbaitek bidaia izarrei begira bukatu nahi balu ere.
Eta, batez ere, kea. Fabrika erraldoi bat zirudien hark urrunetik.
Tira, behingoz kea ez zen poliziaren poteena, ezta autoena ere. Biltzeko eta ondo pasatzeko aitzakia baizik.
Ilargia kolonizatzeko bidean
Artemis II misioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. NASAk lau astronauta bidali ditu Ilargira, eta agerian gelditu da Txinarekin duen lehia espazio lasterketan. Ikuskizunaren atzean, zientifikoak ez diren beste helburu batzuk ere badaude misioaren alde ezkutuan. Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak azaldu dizkigu misioaren nondik norakoak eta AEBek Txinarekin duten lehia.
Euskarak sufrituko duen murrizketa
Nafarroako ikasgelen murrizketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroako hezkuntza departamenduak 14 ikasgela kenduko ditu itunpeko ikastetxeetatik, diotenez jaiotza tasaren jaitsieragatik. Baina Carlos Gimeno kontseilariaren neurriak bereziki kolpatuko ditu ikastolak. Ion Orzaiz BERRIAko kazetariak eman dizkigu auzi honen inguruko nondik norakoak.
Tratu txarrak Jainkoaren izenean
Vida Nueva zentro ebanjelista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ziritzan dago, Nafarroan, eta Newtrall hedabideak han egondakoen testigantza gogorrak zabaldu ditu. Ustez droga mendekotasunarekin, bazterketa sozialarekin edo osasun mentalarekin arazoak dituztenentzako harrera eta errehabilitazio zentroa da, baina han egon direnek salatu dute exorzismoak, tratu txarrak, konbertsio terapiak eta ezkontza behartuak izan direla leku hartan. Isabel Jaurena BERRIAko gizarte saileko koordinatzaileak eman dizkigu auzi horri buruzko xehetasunak.




