Gorka Erostarbek EHZko larunbateko egunaren programazioa aletuko du.
EHZ esnaerak (igandea)
EHZ esnaerak (larunbata)
Ahots gehiago letren erdigunean
Literaturaren historian gizon zuri mendebaldarrak izan du idazle figuraren esklusibotasuna; baina, oraindik ere bai? Berriki, galdera horren itzulian bueltaka eta galdezka aritu da Itziar Ugarte Irizar lankide, idazle eta editorea. Egungo literatur kanonaren auzia aztertzeko zenbait gako atera ditu azalera, eta, haiekin, kasik baiezta litezke zenbait dardara, mugimendu eta «garaipen partzial» ere. Bestelako ahots, gai eta kontamoldeek lekua beretu dute azkenaldian: emakumeek, arrazializatuek, genero disidentziek.
Rol nagusia, Belokirentzat
Zinemaldiko zuzendaritza aldaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Maialen Beloki izanen da zuzendaria 2027ko urtarriletik aurrera. 2016. urtetik zuzendari ordeetako bat da, eta Zinemaldia alor askotatik ezagutzen du. Beraz, aurtengo Zinemaldia izanen da Jose Luis Rebordinosek zuzenduko duen azkena. Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak urtero jarraitzen du Zinemaldia eta Belokiren inguruan aritu zaigu.
Musugitarra, edo tronpa
Musugitarra antzinako musika tresna da. Txikia eta sinplea, metalezko egitura bat izaten du esku batekin haginen-ezpainen artean ipintzen dena, beste eskuko hatzekin erdiko altzairuzko mihi luzea jo edo dardara arazten den artean. Ezpainak, mihia eta masailak mugituz aldatzen da soinua, ahoa erresonantzia kaxa moduan erabiliz.
Erregaiek piztutako sua apaldu nahian
Erregaien etorkizunari buruzko konferentzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. COP gailurretan erregai fosilen auziari behar bezala ez diotenez heldu, Herbeherek eta Kolonbiak ekinbidea hartu dute Erregai Fosilez Haragoko Trantsiziorako Nazioarteko Lehen Konferentzia antolatuta. Kolonbiako Santa Marta hirian izaten ari da, egunotan. Gai horri buruz aritu gara Iñaut Matauko Rada BERRIAko ingurumen gaietako kazetariarekin.
Ke arteko eguna
Ke arteko egunak deitzen zen Antxon Ezeizaren filma gogoangarria. Hainbat hamarkada beranduago, antzeko zerbait bizi izan dugu New Yorkeko Washington Square plazan.
Ikasleek esan zidaten poliziak hartu zuela enparantza. Negu partean istiluak izan ziren bertan, elurrezko bolen gatazka bat antolatu zelako sarean, eta azkenean neurriz kanpokoa izan zelako. Baina asteak dira elurrik ez dugula. Udaberri goxoa iritsia da.
Ikasleetako batek argitu zidan: —Apirilak 20 delako izango da.
Zahar sentitu nintzen bat-batean. Zer erreibindikatzen da apirilaren 20an? Bada, belarra legalizatzeko eguna omen zen, garai batean aldarrikapena; eta New Yorken hura legalizatu zutenetik, ospakizuna.
Eskola bukatu, eta ikasleak bertara hurreratu ziren, bakoitza porro batekin. Ni ere bai, ikusminak jota.
Egia zen poliziarena. Gauzak bere onetik ez ateratzeko zeuden han, eta marihuana denda ofizialetan erositakoa zela baieztatzeko.
Plaza bete-betea zegoen: gazteak eta ez hain gazteak, mozorrotuta, musika jotzen; kanpin-dendak ere bai, norbaitek bidaia izarrei begira bukatu nahi balu ere.
Eta, batez ere, kea. Fabrika erraldoi bat zirudien hark urrunetik.
Tira, behingoz kea ez zen poliziaren poteena, ezta autoena ere. Biltzeko eta ondo pasatzeko aitzakia baizik.
Ilargia kolonizatzeko bidean
Artemis II misioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. NASAk lau astronauta bidali ditu Ilargira, eta agerian gelditu da Txinarekin duen lehia espazio lasterketan. Ikuskizunaren atzean, zientifikoak ez diren beste helburu batzuk ere badaude misioaren alde ezkutuan. Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak azaldu dizkigu misioaren nondik norakoak eta AEBek Txinarekin duten lehia.





